Aste honetan Madrilgo Parlamentuak onartu duen LOMCE Legeak (PDF) gure hezkuntza sistemari ekarriko dizkionaren inguruan era askotako iritziak eta kritikak hedatu dira.

Atzo bertan, Bilbon jendetza bildu zen Euskal Herriak bere Hezkuntza Sistema propio eraiki nahi duela eta Wert Ministroak ezarri nahi duen legeari ezezko borobila esateko.

Guk, txoko honetan oraindik ez dugu inongo baloraziorik egin, baina oso garbi dugu hori ez dela Hezkuntza Sistema baten kalitatea hobetzeko behar den legea, ezta gutxiagorik ere. Hamaika arrazoi dugun arren, ez gara hemen luzatuko eta jarraian doakizuen bideoan ikusten denarekin ia dena esanda dagoela uste dugu.