Atzo arratsaldean, egiten ari garen lanketarekin jarraituz, Ordiziako herrigunea hartu genuen gure “Altxorraren bila” izeneko jolasa burutzeko.

Giro paregabea bizi izan genuena eta ikusgarria gure ikasleek erakutsi zuten interesa eta zailtasunei aurre egiteko grina. Ia segundo bat ere ez ziguten utzi iruditxo batzuk hartzeko. Izan ere, taldeen etengabeko joan-etorriak ezinezkoa egiten baitzuen beste ezertan aritzea. Horregatik, bideoa ez da guk nahiko genukeen bezala atera, baina hori ere ez da seinale txarra.

Jolas honen bidez, Ordiziari buruzko ezagutzak modu atsegin eta dibertigarri batean indartu nahi genituen. Horretarako, Ordiziako kale, parke eta eraikin nagusienetan jarrita dauden paneletan irakurriz eta guk emandako pistak jarraituz, ikasleek Ordiziako historia, kultura eta beste aspektu batzuei buruzko datu esanguratsuak lortu behar zituzten eskatutako erronkak gainditzen joateko. Itzela talde batzuk gainditutako erronka kopurua. Zur eta lur gelditu ginen planoarekin zein ongi moldatzen ziren, zein azkar topatzen zituzten emandako koordenatuak eta nola antolatzen ziren ikusita. Bejondeiela!!!

Bukaeran, nahaspila sortu bazen ere, oso balorazio ona egin dugu eta prest gaude hurrengo irteera egiteko. Bitartean, osatu ahal izan dugun bideoarekin uzten zaituztegu. Ea hurrengoan bideo txukunagoa egiten uzten diguten ;-).