Ziklo berria hasten

Atala: Albisteak Egilea:

Gezurra badirudi ere, 2. zikloan gaude, jada.

Aldaketa ugari (gela, ikaskide eta irakasle berriak, Gaztelera, proiektuak…) izaten ari gara ikasturte hasiera honetan eta pittin bat “galduta” gauden arren, poliki-poliki erritmoa hartzen hasita gaude. Horregatik, gure gelen horma-irudiak aurkeztu nahi dizkizuegu eta, bide batez, protagonistak izango garenon argazkiak ere jarri dizkizuegu. Ah, eta jatorrizko neurrian ikusteko, irudien gainean klik egin beharko duzue.

Ikasturtean zehar, blog hau erabiliko dugu gure lanaren berri emateko eta, nola ez, gurasoen partaidetzarako ate bat zabaltzeko. Ea denon artean ikaskuntzaren bidea esperientzia zirraragarri batean bihurtzea lortzen dugun.

Jarraian doazen esaera hauek, gure irakasleek esaten digutenez, laburbiltzen dute gure lanaren “filosofia” edo ildo nagusia zein izango den.

[blockquote align=”center” cite=”Euskal atsotitza” color=”rgba(0,160,255,1)” textColor=”rgba(36,114,189,1)”]Ezina, ekinaren ekinez egina.[/blockquote]

[blockquote align=”center” cite=”Txinatar atsotitza” color=”rgba(0,160,255,1)” textColor=”rgba(36,114,189,1)”]Esadazu zerbait eta ahaztuko dut, …, erakutsidazu zerbait eta gogoratuko dut, …, baina egidazu zerbaiten parte, eta orduan ikasiko dut.[/blockquote]

[image_frame style=”framed_shadow” align=”center” alt=”3. A gela” title=”3. A gela” height=”364″ width=”500″]http://ikastola.info/wp-content/uploads/2013/09/3A.jpg[/image_frame]
[image_frame style=”framed_shadow” align=”center” alt=”3. B gela” title=”3. B gela” height=”364″ width=”500″]http://ikastola.info/wp-content/uploads/2013/09/3B.jpg[/image_frame]
[image_frame style=”framed_shadow” align=”center” alt=”3. C gela” title=”3. C gela” height=”364″ width=”500″]http://ikastola.info/wp-content/uploads/2013/09/3C.jpg[/image_frame]

Protagonistak

[tabs_vertical]
[tab title=”3.A” icon=”im-icon-zoom-in”]

[/tab]
[tab title=”3.B” icon=”im-icon-wave”] [/tab]
[tab title=”3.C” icon=”im-icon-zoom-in-2″] [/tab]
[/tabs_vertical]

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora