Atzo iritsi zitzaigun lehen oporretako lanaren berri eman genizuen. Bada, gaur, Maitek bere Dropbox kontua erabiliz, gurekin karpeta bat partekatu du eta izugarrizko ustekabea hartu dugu barruan zegoena ikusi dugunean.

Maite maketa bat egiten ari da eta prozesuan emandako urratsen erregistro grafikoa hartzen ari da. Berak esan digunez, hartutako irudiekin bideo bat muntatu nahi du.

Bada, guk horko 18 argazki jaso ditugu eta ikaratuta gelditu gara bere aitari pasarazi dion “tortura”rekin. Beharbada, urte osoan zehar aitak egiten dizkionak bueltatzeko erabiliko zuen estrategia hori. Ez dakigu, baina garbi dago gurasoek edozer gauza egiteko prest daudela euren seme-alabentzat, batez ere hauek lanarekin motibatuta ikusten dituztenean.

Guk hemendik gure zorionik beroenak luzatu nahi dizkiegu eta bideoaren zain gelditzen gara. Bitartean, argazki sorta eder horrekin uzten zaituztegu. Zuek atera ondorioak.

[rev_slider maite]