Irakasle honentzat ez dago lanik?

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

Videocurriculum-Nuria-Fuste-Massana

Bideo hau aspalditik ezagutzen dudan arren, gaur nire jarioen zerrendan berriro agertu denean, pribilegiatu bat naizela konturatu naiz. Izan ere, beheko bideocurriculuma edo “portfolioa” egiteko gaitasuna duen irakasle bat lanik gabe egotea lotsagarria iruditzen zait niri.

Bideo horrek jasotzen duen guztia da nik niretzat nahiko nukeena.

Nik ez dut nire burua lurretik bota nahi, baina nigandik hasita, ikastetxeetan ikusten diren irakasle askoren konpetentziak eta porfolio hau egin duenak erakusten dituenen artean dagoen aldea, hain da nabarmena…

Egunen batean irakaskuntzan sartu ahal izateko erabiliko diren irizpideak aldatuko dira, baina egungo oposaketekin eta hitzartutako ikastetxeen irizpide “partikular” horiekin, horrelako irakasleek sistematik kanpo jarraituko dute eta horri onartezina deritzot.

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora