gelak

Bi urte elkarrekin igaro ondoren, agur esateko unea iritsi zaigu. Zenbat gauza partekatu dugun zuekin bi urte hauetan! Zenbat emozio, zenbat sentipen!

Orain, bidelagun berriak izango ditugu eta ikastearen abentura zirraragarrian esperientzia berriak biziko ditugu, baina ez gara oso urruti ibiliko eta elkarren berri izaten jarraituko dugu, ezta?

Azken ikasturtean egiaztatu ahal izan dugun bezala, ikastea ez da aspergarria, aitzitik, abentura zoragarri bat izan daiteke eta abentura horretan bizi izan duguna irudikatzea oso zaila bada ere, jarraian doan bideoan une horietako batzuk jaso nahi izan ditugu.

Gure aldetik, mezu honen goiburuan dioguna errepikatzea besterik ez zaigu gelditzen. Zoriontsuak izan!!!

Oharra: zuek fin-fin bete zenuten zuen lana, baina lan horiek argitaratzeko astirik ez dugu izan. Horregatik, datozen egunotan argitaratu gabe gelditu direnak hemen joango gara jartzen. Beraz, badakizue, hondartza, igerilekua edo bestelako ekintzetatik etxera iristean, gure blog honi begirada bat emaiozue.