Gurasoentzat

Atala: Guraso eskola Egilea:

Guraso agurgarriak:

2012-2013 ikasturtea bukatu berri dugun honetan, gure adierazpen xume hau egin gabe ez genuen agur esan nahi.

Ezer esaten hasi baino lehen, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu guregan jarritako konfiantzarengatik eta aurrera eraman dugun ekimen berritzaileari erakutsitako babesarengatik eta kolaborazioarengatik.

Zuei esker, gauzak mugitzen hasi dira eta datorren ikasturterako antzeko ekimenak diseinatzen eta prestatzen hasita gaude ziklo guztietan. Beraz, zuen seme-alabek izango dituzten beharrak asetzeko hobeto egokitzen diren planifikazioekin topatuko dira datorren ikasturtetik aurrera.

Gure balorazioari dagokionez, bildu ditugun datuak oso onak badira ere, ezin ditugu ezerekin alderatu. Izan ere, Txanelako inongo balorazio zehatzik ez dago eta, bestalde, gure ekimenaren helburu garrantzitsuenak (autonomia, sormena, ekintzailetza, kooperazioa, iritzi kritikoa…) inon ez dira ebaluatzen eta gure ikasleei pasatzen zaizkien kanpoko probetan ez da inongo aipamenik egiten. Horregatik, gure balorazio partikularra oso ona bada ere, ezin ditzakegu datu fidagarririk eman.

Dena den, zuen seme-alabek egin duten balorazioan erreparatuz, oso esanguratsua da ekimenari ematen dioten balorazio altua eta ohiko metodologiara itzultzeko erakusten duten borondate eza.

Guk, esparru profesionaletik nahiz pertsonaletik begiratuta, urte oso emankorra izan dela esan dezakegu. Elkarrekin asko ikasteaz gain, zuen seme-alabekin gozatu ere egin dugu. Euren aurrerapenak egiaztatu ahal izan ditugu eta ikastolara zekarten irribarre goxoa nekez ahaztuko dugu.

Mila esker bi urte hauetan gure ondoan sentitu zaituztegulako.

Marian eta Mikel

gelak

No queremos despedir este curso 2012-2013 que acabamos de finalizar sin haceros esta pequeña declaración.

Antes que nada, nuestro más sincero agradecimiento por la confianza que habéis depositado en nosotr@s y el apoyo y colaboración que habéis ofrecido a la experiencia que hemos llevado a cabo este año.

Gracias a vosotr@s, las cosas en Primaria han empezado a moverse y ya estamos preparando similares esxperiencias para el próximo curso en todos los ciclos. Por lo tanto, a partir del curso próximo, vustr@s hij@s se vana encontrar con planificaciones que se amoldan mejor a sus necesidades.

En cuanto a la valoración que hacemos nosotr@s, deciros que los datos que hemos recogido aún siendo muy positivos, no los podemos comparar con nada, por el momento. El caso es que no existe ninguna evaluación del proyecto Txanela y los objetivos principales de nuestra experiencia (autonomía, creatividad, emprendimiento, cooperación, pensamiento crítico…) no se evalúan en ninguna evaluación externa. Por ello, nuestra valoración positiva no sabemos hasta que punto puede ser fiable.

De todos modos, es significativa la valoración que han hecho vuestr@s hij@s ya que muestran un alto grado de satisfacción con lo hecho este curso y manifiestan escasos deseos de retornar a la metodología tradicional.

Visto desde nuestro punto de vista tanto personal como profesional, podemos decir que ha sido un curso muy productivo ya que adedmás de aprender muchísimo, hemos podido gozar con vuestr@s hij@s. Además de constatar sus avances, esa sonrisa con la que nos regalaban todos los días, dificilmente podremos olvidarla.

Muchas gracias porque a lo largo de estos años, siempre os hemos sentido a nuestro lado.

Marian y Mikel

Tags:

2 Iruzkin

  1. Marian eta Mikel:

    Mila esker ausardiaz jokatu duzuelako. Prozesu aldaketa guztiek ausardia puntu bat behar dute hasierako bildurrak eta arriskuak gainditzeko.

    Mila esker gardentasunez jokatu duzuelako. Gurasoei argi utzi diguzuelako hasiera hasieratik zuen asmo eta helburuak.

    Mila esker ere zuen ahaleginagatik, jakin badakigulako zenbat saiatu zareten ekimen hontan.

    Azkenik, nire eta beste guraso askoren izenenan mila esker gure seme alabeen hezkuntzan parte hartzeagatik. Seguru gaude bi urte hauetan jaso duten ezagutza oso baliagarria izango zaiela etorkizunean.

    • Mila esker Raul!

      Hitz gutxitan gauza asko esaten dituzu eta, benetan, asko eskertzen dira horrelako hitzak.

      Horrela, errazagoa da zailtasunei aurre egiteko behar den indarra eta kemena ateratzea. Ziur egon hasitako bideari jarraipena emango diogula eta, bide horretan, gurasoak aldamenean behar zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora