Akatsa, arrakastarako ezinbesteko urratsa

Atala: Hezkuntza Egilea:

jordan

Makina bat aldiz esan eta frogatu dizuegu zuen akatsak normaltasunez onartzen ditugula. Ikas-prozesuan normalak direla eta horietatik asko ikas daitekeela. Askotan, oinez ibiltzen ikasten ari den haur baten adibidea jarri dizuegu. Zer gertatuko litzaioke erortzen den bakoitzean zigorra jasoko balu edota akats bat egiteari dion beldurrarengatik, oinez ibiltzeari utziko balio?

Hala ere, noizean behin, arrakasta izatea behar beharrezkoa da geure buruarekin gustura egoteko eta eginiko ahaleginen emaitzak ikusi ahal izateko. Horregatik, arrakasta lortu nahi badugu, eta etengabeko akats serie batean erori nahi ez badugu, oso garrantzitsua da amore ez ematea, iraunkortasunez lanari ekitea eta jarrera baikorra erakustea.

Mezu hau ilustratzeko, Michael Jordanen testu bat jarri dizuegu bere irudian. Ez dakitenentzat, Michael Jordan munduan sekula izan den Saskibaloiko jokalaririk hoberena da eta hobeto ezagutzeko, bere bideo dotore batekin uzten zaituztegu.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.