garazi_irastorza

Maialen Lujanbiok badu ordezkorik!

Ostiralean, Lazkaon ospatu zen bailarako bertso txapelketan gure ikastolako ordezkari batzuk parte hartu zuten eta gure mailako Garazi Irastorzak pottorik egin gabe bertsorik onenak idatzi zituen, Gipuzkoako txapelketa eskuratuz.

Ostiral honetan, Tolosako Leidor aretoan egingo den emanaldian, jasoko du merezitako saria. Bejondeiola!!!

Horra hor, idatzitako koplak:

Nire herri kuttuna
da oso polita
baina oso txikia
pentsatzen jarrita.

Inguruan baditut
zuhaitz eta lora
eta ni ez naiz joango
hemendik inora.