Ikasleak protagonistak

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

parte_hartzaileak

Askotan entzuten dugu ikasleek ez dutela inongo errespeturik, ez dituztela arauak errespetatzen, etxean nahi dutena egiten ohituta daudela, inongo ardurarik ez dutela hartzen…

Beharbada, arrazoi puntu bat egon daiteke adierazpen horietan, baina kasu gehienetan, gure zeregina kexa horiek luzatzera mugatzen da. Inoiz planteatu al dugu beste zerbait egin dezakegula egoera horiekin amaitzeko? Hezkuntza gabiltzanok gai horren inguruan dugun ardura behar bezala betetzen ari ote garen inoiz galdetu al diogu geure buruari? Seguru baietz, baina lortzen ditugun emaitzekin gustura al gaude? Ezezkotan nago.

Agian, alor horretan gizartean ematen diren errealitate ezberdinek ez digute gehiegi laguntzen, baina hezkuntza zentroetan bizi diren errealitateek laguntzen al dute? Ikasleek behar duten protagonismoa hartzen al dute gure zentroetan? Aukera errealak ematen al zaizkie euren ahalduntze prozesua burutu dezaten?… Galdera asko eta asko datozkit burura.

Australiako zentro honetan egiten duten esperientziak erakusten duen bezala, ikasleei protagonista sentitzeko aukera errealak ematzen dizkiegunean, beste jokabide bat dute eta arduraz hartzen eta betetzen dute euren eginkizun hori. Zergatik ez gara jartzen horrelako ekimenak probatzen eta kexa gutxiago plazaratzen?

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora