Adimen anizkunak

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

gardner

Howard Gardner Bartzelonako Montserrat ikastetxean izan da eta ikastetxeko telebistak elkarrizketa bat egin dio.

1983an argitaratu zituen bere ideiak eta, geroztik, asko izan dira bere gurdira igo nahi izan direnak. Asko eta asko, gaiari benetako garrantzirik eman gabe eta esnobismo kutsu nabarmen batez.

Horregatik, Montserrat ikastetxekoek egiten dutena, horretara hurbildu nahi dugunontzat eredu bat bilakatu da. Indibidualizazioa eta pluralizatzea ezinbestekoak dira adimen anizkunak gelan aplikatzeko: indibidualizazioa ikasle bakoitza izaki bakar gisa hartuz eta pluralizatzea ikasle guztiek aukera ezberdin ugari izan ditzatela ikasteko eta ulertu dutena adierazteko.

Bideoa oso argigarria da eta jarraitu beharreko bidea zein izan daitekeen erakusten digu.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora