Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

pbl

Ikasturte honetan abian jarri genuen egitasmoa izendatzeko, behin baino gehiagotan, proiektu hitza erabili izan dute. Guk, behin baino gehiagotan, errepikatu dugu hitz hori ez zitzaigula gustatzen gure ekimena izendatzeko. Izan ere, PBL (Project Based Learning) edo POI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) filosofiatik urrun gaude oraindik eta hurbilketa txiki bat besterik ez dugu egin.

Zer esanik ez dago Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza gure filosofiari gehien hurbiltzen den metodologia dela eta horrelako lanketa batera, beste metodologia batzuekin konbinatuz, iristea dugula gure buruan.

Horren inguruan gehiago ezagutzeko, gaur bertan gure ikastolako IKTeroak blogean argitaratu duten mezua hona ekartzea erabaki dugu.

Hezkuntzan, gizarteko beste esparrutan bezala, mota guztietako modak izaten dira. Azkenaldi honetan irudipena daukat “proiektu” hitza modan dagoen horietako bat dela. Egunean dagoen irakasle bat izan nahi baduzu, proiektuen inguruan antolatzen duzula zure klasea azaldu behar diezu ingurukoei. “Nik ere proiektuak burutzen ditut nire klasean” esaten dugu gehienok, askotan “proiektu” bezala ulertzen duguna oso desberdina den arren.

Kasu gehienetan, sekuentzia baten amaieran burutzen dugun jarduera “folklorikoari” (zentzu onean) deitzen diogu “proiektua”: margotu, muntatu, aurkeztu, antzeztu, sortu, bisitatu, imajinatu… akzioekin harremana duen edozein jarduera gehienontzat proiektu izena hartzeko arrazoi nahikoa izaten da. Gure gidaritzapean burutu dugun jarduera sekuentziaren amaieran, ikasleei eskaintzen diegun gozoki moduko bat bezala interpretatzen dugu, ikasleari aurretik izan ez duen askatasuna eta protagonismoa eskaintzeko aitzakia bat, askotan. Pastelaren azken ginga hau espero bezala ateratzen ez bada, irakasleok normalean ez gara gehiegi kezkatzen; ikasleari jakin beharreko guztiak aurretik eskaini zaizkio eta, alderdi horretatik, kontzienteki azken “proiektu” honi izan dezakeen onura akademikoari balioa kentzen diogu.

Baina ikasleak proiektuen inguruan lanean jartzea beste gauza bat da; inplikazio didaktiko eta formatzaile askoz ere sakonagoak ditu eta antolaketa mailako aldaketa sakonak eskatzen ditu. Horiek guztiak oso modu sinple eta argian azaltzen dira azpiko bideo honetan.

Bideoa ikusi ondoren oraindik gauzak garbi geratzen ez badira, hemen daukazue esteka sorta labur eta, era berean, argigarri bat:

Actualidad Pedagogica (interesgarrienak)

1) QuĂ© dicen los estudios sobre el Aprendizaje Basado en Proyectos (“un proyecto no es el “postre”, es el plato principal)
2) Aprendizaje basado en proyectos en 10 pasos
3) Aprendizaje basado en proyectos: 10 aspectos a tener en cuenta para empezar

Edutekak gaiari eskainitako sarrerak

1) Aprendizaje por proyectos
2) Seis principios del aprendizaje por proyectos
3) Lista de chequeo (kontrol zerrenda bat) para los proyectos de clase

CamaroteTIC

1) 94 ventajas y beneficios del enfoque del aprendizaje mediante proyectos

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora