Gure eguneroko lana

Atala: Hezkuntza/Lanean Egilea:

lanean_gelan

Aspaldi honetan, gure jardunaren berri ez dizuegu eman eta hori konpondu nahian, ostegunean eta ostiralean tarte labur bat hartu genuen kamera pizteko eta zuen seme-alabak zertan ari diren erakusteko.

Egia esan, grabatu dugun bideo honek nahiko ongi laburbiltzen du gure egitasmoaren egunerokotasuna. Ikasleak elkarlanean, bakarkako lanetan, elkarri lagunduz, lan mota ezberdin ugari aldi berean, adimen guztiei aukera errealak eskainiz eta erabiliz, ikasle bakoitzak bere ikaskuntzaren ardura hartuz eta bere bide propioa eginez… Hori guztia eta gehiago izan nahi du gure egitasmoak.

Eginiko ahaleginaren emaitza aintzat hartzeko horietakoa: ikasle autonomoagoak, arduratsuagoak, konprometituagoak eta zoriontsuagoak.

Jakina, ortografia akatsak egin dituzten edo ez, eragiketak akatsik gabe egiten dituzten edo ez… ikasle hauek ebaluatzeko garaian, bigarren plano batean uzten ditugu. Izan ere, irizpide horiek bere garrantzia badute ere, guretzat, arestian aipatu ditugun beste esparru horiek dira ikasle baten ikaskuntza prozesuan benetako balioa dutenak eta euren etorkizuna eraikitzeko oinarri sendoak emango dizkietenak.

Orain, bideoarekin uzten zaituztegu. Aurki, prozesu honetan gure ikasleek burututako ekoizpenak ezagutzeko aukera izango duzue.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora