Ikasleen pazientzia agortu da

Atala: Hezkuntza Egilea:

jeff_bliss

Aspalditik, nire inguruko lagunei eta lankideei esan diet 15-M bezalako mugimendu batekin topatuko garela ikastetxeetan gure lan egiteko modua aldatu ezean. Txantxetan esaten nien ikastetxeetako jolastokiak kanpin-dendaz beteko zirela guraso eta ikasleekin.

Horrelakorik oraindik iritsi ez bazaigu ere, jarraian doan bideoan ikus daitekeen bezala, ikasleen pazientzia agortzen ari da.

Bideoan ikusten dena Estatu Batuetako High School (gure Batxilergoa) batean gertatutakoa da. Nire ingelesa ez da batere ona, baina ahaleginduko naiz ikaslearen hitzen transkripzioa, gutxi gorabehera, jartzen:

Irakasleak “agur” eta “atera gelatik” esaten ari den bitartean, ikasleak honelakoak botatzen dizkio:

-Ikasleak “itzaltzen dituzu”, ez dute merezi kaka hau jasotzea!
-Jaikiko bazina eta hasiko bazina ikasleei ikasten laguntzen, “pakete” (testu-liburuari erreferentzia eginez) nazkagarri hau eman ordez… Hemen ikasle askok ezin dute horrela ikasi… Aurrez aurre ikasi behar dute. Begien bistakoa dena esateagatik haserretzen zara.

Irakasleak esaten dio denbora galtzen ari dela eta ikasleak erantzuten dio:

-Ez, ez nago denbora galtzen ari. Egin beharko zenukeena esaten ari naiz. Zuk nahi al duzu ikasleak zure gelara etortzea? Zuk uste duzu honekin emozionatuko direla? Hona (ikasleen tokia adieraziz) etorri beharko zenuke eta berotasuna transmititu beharko zenieke. Nahi al duzu ikasle bat aldatzea eta hobetzea? Bada, ukitu bere bihotza. Ezin duzu ikasle baten hobekuntza itxaron liburuko gauzak esatera mugatzen bazara. Lan hau seriotasunez hartu behar duzu. Hau da gure herriaren etorkizuna. Eta zu etortzen zarenean hau soldata irabazteko bide bat besterik ez dela esanez… (Irakasleak mozten dio hori halaxe dela esanez) …baina nire herriaren eta nire hezkuntzaren etorkizuna da. Muga bat dago, eta ez da kexa bat, adierazpen bat baizik. Eta orain joango naiz. (Irakasleak eskertzen dio hori, baina ikasleak jarraitzen du).

-Eta nahi baduzu, erakutsiko dizut zer ikasi beharko zenukeen klaseak behar bezala emateko. Eskola honetara etorri nintzenetik, “paketea” (liburua) irakurri besterik ez duzu egin. Beraz, ez daukazu inongo sinesgarritasunik niri ezer erakusteko.

Irakasleak, beti bezala, du azken hitza:

-“Itxi atea”

Zalantzarik gabe, hezkuntzan gabiltzanok horrelakoak ikustean eta entzutean gogoeta bat egiteko gai ez bagara, zer arraio egiten dugu lan honetan?

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora