Guraso eskola: Ken Robinsonek dio eskolak sormena hiltzen duela

Atala: Guraso eskola/Hezkuntza Egilea:

ken_robinson

Gaurtik aurrera, zabaldu genuen atal berri honi astindu bat emango diogu mundu osoan ospetsuak egin diren TED hitzaldiak zuenganatuz. Gaur aurkezten dizueguna oso ezaguna da zuentzat eta, bide ezberdinetatik helarazi dizuegun arren, gure espiritua oso ondo jasotzen du eta hitzaldi sorta honi hasiera emateko oso aproposa iruditu zaigu.

Jarraian ikus dezakezuenez, bideo hauek azpitituluekin datoz. Batzuk euskaraz ere irakur daitezke. Guk, bideo hauetan esaten denaren transkripzioa (dagoenean, behintzat) jarriko dizuegu euskaraz eta gaztelaniaz.

Besterik gabe, hitzaldi ziklo berri honi hasiera emango diogu.

Transkripzioa

Euskaraz

Egun on. Zer moduz? Izugarria izan da, ezta? Guzti honek gaindituta nauka. Egia esan, hemendik hanka egitekotan nago (barreak) Nik azaldu nahi dudanarekin erlazio estua duten hiru gai jorratu dira hitzaldi saio hauetan. Lehena, orain arte izandako hitzaldi guztiek agerian jarri duten giza sormenaren aparteko erakustaldia da. Izandako barietatea eta aukera ezberdinak alegia. Bigarrenez, etorkizuna guztiz ezezaguna den eszenario batetan kokatu gaituzte. Ideiarik ez guzti hau nola garatu daitekeen.

Interesa dut hezkuntzan — egia esan, konturatu naiz guztiok dugula interesa hezkuntzan. Ezta egia? Oso interesgarria deritzot. Afari batetan bazaude, eta hezkuntzan lan egiten duzula esanez gero — beno, hezkuntzan lan eginten baduzu ez zara afari askotan egongo. (Barreak) Inork ez zaitu gonbidatzen. Ezta, aldiz, inoiz gonbidatu ezkero, berriz deitzen ere. Arraroa da. Baina afariren batetan egotekotan, eta norbaitekin hitz egitean, badakizu, “Zertan lan egiten duzu?” galdetzen dizute eta zuk hezkuntzan lan egiten duzula erantzun, segidan ikusi dezakezu nola aurpegia zurbiltzen zaien, pentsatuz, “Alajaina! Zergaitik niri? Aste osoko irtenaldi bakarra…” (barreak) Baina aldiz, beraien hezkuntzari buruz galdetuz gero, hormaren kontra jarriko zaituzte. Gizakiak barne-barnean ukitzen dituen gauza horietako bat delako. Erlijioa, dirua eta beste gauza batzuekin batera. Interes handia dut hezkuntzan, eta uste dut guztiok dugula interes hori. Interes pertsonal izugarria dugu, hezkuntza delako unean ulertezina den etorkizun horretara gidatuko gaituena. Pentsatuz gero, aurten eskolan hasitako umeak 2065 urtera arte egingo dute lan. Inork ezin dezake asmatu, azken lau egunetan izan dugun jakituri festa hau izanda eta guzti — nolakoa izango den mundua hemendik bost urtetara. Eta ustez, mundu horretarako hezten ditugu umeak. Beraz, predikzioak egiteko zailasuna, nire aburuz, izugarria da.

Guzti honen hirugarren partea da guk guztiok, dena dela, umeek dituzten aparteko ahalmenak goraipatzean elkar hartu dugula — berrikuntzarako duten ahalmen hori. Abidibez, bart, Serena miresgarri aritu zen. Egin dezakeena ikusi hutsaz, aparteko neska da, baina nire ustez bera ez da, nola esan, apartekoa umeen artean. Izugarri saiatu ondoren, iaotasun bat aurkitu duen pertsona bat da. Eta nire argudioa da ume guztiek dituztela izugarrizko iaotasunak. Eta guk erruki gabe alferrik galtzen ditugu. Beraz hezkuntzari eta sormenari buruz hitz egin nahiko nuke Neure ustez, gaur egun sormena hezkuntzan alfabetatzea bezain garrantzitsua da eta irrika berberaz zaindu beharko genuke. (Txaloak) Eskerrik asko. Hau izan da guztia. Esker mila guztioi. (Barreak) Beraz oraindik 15 minutu ditut. Ongi, nire jaioterria… ez (Barreak)

Duela gutxi istorio bat entzun nuen — Oso gustoko istorio hau kontatzea — Neskato gazte bat marrazketa klasean zegoen. 6 urteko neska zen eta gelaren atzekaldean, marrazten zebilen. Irakasleak esan zuen, neskato honek arreta oso urritan jartzen zuen arren, marrazketa klase hartan atentzio osoz zebilela. Liluratuta, irakaslea neskatoari hurbildu zitzaion eta galdetu zion, “Zer ari zara marrazten?” eta neskatoak erantzun zion, “Jaungoikoa marrazten ari naiz.” Eta irakasleak esa zion, “Baina, inortxok ere ez daki eta Jaungoikoak nolako itxura duen.” Eta neskak esan zuen, “Minutu bat barru jakingo dute.” (Barreak)

Ingalaterran nire semeak lau urte zituenean — beno, egia esateko Ingalaterran eta leku guztietan zituen lau urte (Barreak) Zehatzak izateko, edonon egonda ere lau urte zituen urte hartan. Natibitatearen antzezpenean zegoen. Istorioa gogoratzen duzue? Ez, handia zen bada. Istorio handia alegia. Mel Gibsonek ondorengoa filmatu zuen. Agian ikusi duzue: “Natibitatea II.” James-i Joseren papera eman zioten gure poztasunerako. Paper garrantzitsua zela uste genuen. Antzezlekua jendez beteta geneukan, aproposko kamisetekin: “James Robinson JOSE da!” (Barreak) Ez zuen hitz egin beharrik, baina badakizue hiru erregeak datozeneko zatia. Opariak dakartzate, urrea, intsentsua eta mirra. Hau benetan gertatu zen. Hortxe eserita geuden eta uste dut eszenan agertzeko ordena nahastu zutela, bukatu ondoren umearekin hitz egin genuen eta galdetu genion, “Egindakoarekin konforme?” Eta erantzun zuen, “Bai, zer ba? Txarto egon ahal da?” Ordena aldatu zuten, besterik ez. Dena dela, hiru mutikoak eszenatokian agertu ziren — 4 urteko umeak sukaldeko trapuak buruan zituztela — eta zeramatzaten kutxak lurrean jarrita “Urrea dakartzut” esan zuen lehen mutikoak. “Nik mirra dakartzut” bigarrenak. Eta hirugarrenak esan zuen, “Frank-ek hau bidaltzen dizu” (Ingelesez “intsentsu” hitzaren antzeko esaldia da).

Guzti honek erakusten duena umeak arriskatu egiten direla da. Ez badakite, beste zerbaitekin saiatzen dira. Zuzen ari naiz? Ez diete beldurrik hutsegiteei. Hala ere, ez dut esan nahi huts egitea eta kreatiboa izatea gauza berdina direnik. Dakiguna honako hau da, huts egiteko ongi prestatua ez bazaude, ezin izango duzu sekula asmatu gauza originalik. Ume horiek helduak bihurtuko diren momenturako, gaitasun hori galdua dute. Hutsegiteak burutzeari beldur dira. Eta gure enpresak era honela zuzentzen ditugu, baita ere. Erroreak estigamtizatzen ditugu. Eta hutsegiteak egin daitezkeen gauzarik txarrentzat jotzen dituzten hezkuntza sistemak ditugu martxan gaur egun. Era honen ondorioz, sormen ahalmen gabeko jendea hezten ari gara eskoletan. Behin Picassok honakoa esan zuen. Esan zuen ume guztiak artista jaiotzen direla. Arazoa heldu ahala artista izaten jarraitzean dagoela zioen. Hitz hauetan sinisten dut bihotzez: ez gara sormenerantz hezten, sormenetik hazten gara. Edo bestela esanda, hezkuntzak berezko sormena mugatzen digu. Zergaitik gertatzen da hau?

Stratford-on-Avon-en bizi izan naiz duela bost urte arte. Stratfordetik Los Angelesera joan ginen alegia. Imagina dezakezue zein leuna izen zen aldaketa. (Barreak) Egitez, Snitterfiel izeneko leku batetan bizi ginen Stratford inguruan, Shakespeare-ren aita jaio zen lekuan. Ez ahal dizue honek ideia berririk ekarri? Niri bai. Ez dugu egiten gogoeta Shakespeare-ren aitari buruz, ezta? Ezta ere Shakespeare ume bat izan zenari buruz, ezta? Shakespeare zazpi urterekin? Ez nuen honi buruz pentsatu sekula. Hau da, zazpi urte eduki zituen momenturen batetan eta norbaiten ingeles klaseak jasotzen zituen. Zein gogaikarria izan zitekeen hura. (Barreak) “Gehiago saiatu behar da” Bere aitak nola bidaltzen zuen ohera, badakizue, “Oherako ordua da!” William Shakespeare-ri, “Eta utzi ezazu arkatz hori behingoz! Eta utzi horrela hitzegiteari. Mundu guztia nahasten duzu.” (Barreak)

Dena den, Stratford-etik Los Angeles-era joan ginen bizitzera, eta honi buruz zertxobait esan nahiko nuke. Nire semeak ez zuen etorri nahi. Bi seme-alaba ditut. Mutilak 21 urte ditu orain; alabak 16. Ez zuen Los Angelesera etorri nahi. Oso gustoko zuen arren, Ingalaterran neskalaguna zuen. Bere bizitzako maitalea, Sarah. Duela hilabete eskas ezagutzen zirela elkar. Egin kontu, beraien laugarren urteurrena izango zen, 16 urte dituzunean denpora asko baita hilabete bat. Dena den, oso atsekabetuta zegoen hegazkinean, eta esan zuen, “Sarah bezelako neskarik ezin izango dut sekula aurkitu” Eta, egia esan, gu oso pozik geunden, neskato hura baitzen Ingalaterra uzteko arrazoi nagusia. (Barreak)

Baina zerbaitetaz ohartzen zara Amerikara joaterakoan, eta mundu osoan ere berdina geratzen da: munduko hezkuntza sistema guztiek ikasgai hierarkia berbera jarraitzen dute. Guztiek. Non zauden axola gabe. Gauzak bestelakoak direla pentsa dezakezu, baina ez. Goi muturrean matematikak eta hizkuntzak, ondoren giza zientziak, eta guztien azpian arteak. Mundu guztian zehar berdin. Eta sistema askotan ere, arteek ere hierarkia berdina jarraitzen dute. Normalean, artea eta musikari garrantzia gehiago ematen zaie drama eta dantzari baino. Munduan ez da existitzen egunero umeei dantza erakusten dien eskolarik matematikekin egiten dugun moduan. Zergaitik? Zergaitik ez? Nire ustez hau garrantzitsua da. Matematika oso garrantzitsua da, baina dantza ere da oso. Utziz gero, umeak une oro dabiltza dantzan. Guztiok bezala. Guztiok dugu gorputz bat, ezta? Zerbait galdu al dut bidean? (Barreak) Benetan gertatzen dena da, umeak hazten diren einean, gerritik gora hezten hasten gara pixkanaka. Eta azkenik hezkuntza buruaz soilik arduratzen da. Eta buruaren alde batez bereziki.

Extralurtar batek gure hezkuntza aztertuko balu, eta galdetu “Zertarako balio du hezkuntza publikoak?” Konklusioa — emaitzak aztertuz gero, nork lortzen duen arrakasta ikusita, nork egiten duen egin beharreko guztia, nork lortzen dituen garaikurrak, nortzuk diren irabazleak — Uste dut aterako zukeen ondorioa, mundu osoko hezkuntza publikoari buruz, honen helburu bakarra unibertsitate irakasleak sortzea dela. Ezta hola? Goian dabiltzan pertsonak dira. Ni ere beraietako bat nintzen (Barreak) Eta ez pentsa ez ditudanik gustoko unibertsitate irakasleak, baina ez genituzke eduki beharko giza lorpenen abibide hobezin bezala. Soilik bizitzeko modu bat dute. Modu ezberdin bat. Baina nahiko bitxiak dira, xamurtasunez diot hau, ez pentsa. Nire esperientziak diost irakasle gehientsuenak bere buruetan bizi direla soilik. Hor goian bizi dira, eta alde bakarrerantz orientatuta. Gorputzetik kanpo bizi dira, modu ia literal batean. Beraientzat, gorputza burua garraiotzeko instrumentua da soilik, ezta? (Barreak) Burua batzarretara eramateko modua da. Gorputzez-kanpoko esperientziren bat ezagutu nahi izanez gero pasatu zaitez goi mailako akademikoen konferentziren batetik, eta azken gaueko diskotekatik bueltatxo bat eman. (Barreak) Hor ikusiko duzu — hazitako gizon eta emakumeak kontrol gabe bihurrikatzen, erritmo barik, musika noiz bukatuko irrikitan, etxera joan eta horri buruz artikuluren bat idazteko.

Gaur egun, gure hezkuntza sistema gaitasun akademikoetan oinarritzen da. Eta arrazoi bat dago. Sistema osoa eraiki zen — mundu osoan ez zegoen hezkuntza publikorik 19. mendea heldu arte. Denak sortuak izan ziren industrializazioaren beharrak asetzeko. Honela, hierarkia bi ideia nagusitan errotua dago. Lehena, lanerako baliogarrienak diren ikasgaiak garrantzitsuenak dira. Seguruenik, eskolan gustokoen zenituen gauzetatik aldendua izan zinen horiekin lan bat lortzea ezinezkoa izango zelakoan etorkizunean. Musikarik ez, ezara izango musikaria eta. Arterik ez, ezara izango artista eta. Aholku ona zena, orain errore bihurtu da. Mundu osoa dago iraultza batetan murgilduta. Eta bigarrena, gaitasun akademikoa da, zeinek inteligentziaren ikuspegia menperatu duen, unibertsitateak sistema beraien irudira eraiki baitute. Ondo pentsatuta, mundu guztiko helkuntza sistema publikoak unibertsitaterako sarrera prestatzen dute soilik. Honen ondorioz, takentuzko jendeak, oso argi eta sormen handikoak uste dute ez direla horrelako ezer, eskolan menperatzen zituzten arloek ez zutelako baliorik, edo estigmatizaturik zeudelako. Eta uste dut ezin dugula bide honetatik jarraitu.

Hurrengo 30 urteetan, UNESCO-ren arabera, jende gehiago graduatuko da mundu osoan zehar, historiaren hasieratik graduatu izan direnak baino. Jende gehiago, eta hau da hitz egin dugun guztiaren konbinazioa — teknologia eta honen transformazioak duen eragina lanean, eta demografiaren hazkunde itzela. Bapatean, tituluek ez dute baliorik. Ez da horrela? Ni ikaslea nintzenean, titulu bat bazenuen, lana zeneukan. Lanik ez bazenuen, nahi ez zenuelako izango zen. Eta nik ez nuen lanik nahi, egia esan. (Barreak) Baina orain, tituludun gazteak sarritan beraien etxeetara itzultzen dira, bideo jokoetan jolasten jarraitzeko, orain masterra behar delako, lehen batxillergoa behar zen lekuan, eta orain doktoregoa behar delako bestearen lekuan. Inflazio akademiko honek gure azpian hezkuntza egitura guztia kolokan jartzen du. Era erradikal batean birplanteatu behar dugu inteligentziaz dugun ikuspegia.

Hiru gauza dakizkigu inteligentziari buruz. Lehena, anitza dela. Munduari buruz gogoeta egiteko erak bizipenak beste daude. Ikusmenaz egiten dugu gogoeta, soinuekin, kinestesikoki. Gauza abstraktuetan pentsatzen dugu, mugimenduetan baita. Bigarrenez, inteligentzia dinamikoa da. Burmuineko interakzioei begiratuz gero, atzoko aurkezpenetan ikusi genuen bezala, inteligentziaren interaktibitate txundigarria da. Burmuina ez dago konpartimentutan banatuta. Izatez, sormena — balioa duten idea originalak edukitzearen prozezua — gauzak ikusteko era ezberdinen interakzioaren emaitza izaten da gehienetan.

Burmuina apropos da — hain zuzen, burmuinaren bi aldeak batzen dituen nerbio talde bat dago corpus callosum izenekoa. Emakumeetan zabalagoa da. Helenek atzo esandakoari jarraikiz, uste dut honexegaitik direla hobeak emakumeak gauza bat baino gehiago egiten aldi berean, ez da egia? Asko aztertu da honen gainean, baina nik nire bizitza pertsonaletik ezagutzen dut. Nire emaztea sukaldean badabil zerbait prestatzen — zorionez ez da sarritan gertzatzen. (Barreak) Baina sukaldean badabil — ez, gauza batzutan ona da — baina zerbait prestatzen badabil, eta norbaitekin telefonotik hizketan, umeekin hizketan, sabaia pintatzen, bihotzeko kirurgiaren bat burutzen baita ere. Ni sukaldean banago, atea itxita dago, umeak kanpoan, telefonoa eskegita eta emaztea sartu ezkero haserretu egiten naiz. Diot, “Terry mesedez, arrautza bat frijitzen ari naiz. Utzi nazazu bakean.” (Barreak) Benetan, badakizue filosofi galdera zahar hori, basoan zuhaitz bat erori ezkero, eta inork entzun ez badu, benetan gertatu ahal da? Duela gutxi kamiseta zoragarri bat ikusi nuen, zioen “Gizon batek baso batetan hitz eginez gero eta ez badago emakumerik entzuteko, erratuta al dago oraindik gizona? (Barreak)

Inteligentziari buruzko hirugarren gauza apartekoa dela da. Liburu berri bat ari naiz idazten “Epifania” izenekoa. Elkarrizketa batzuetan oinarrituta, jendeak euren talentua nola aurkitu zuen azaltzen da. Liluratuta nago jendeak horra heltzeko bideekin. Honek emakume zoragarri batekin izandako elkarrizketa bat gogorarazten dit, seguruenik ezezaguna askorentzat, Gillian Lynne izenekoa, ezagutzen duzue? Batzuek bai. Koreografoa da eta mundu guztiak ezagutzen du bere lana. “Cats” eta “Operako mamua” egin zituen. Zoragarria da. Ingalaterran, Royal Ballet-eko kontseiluan egoten nintzen ikusi dezakezuen bezala. Dena den, Egun baten Gillianekin bazkaldu nuen eta esan nion, “Gillian, nola heldu zinen dantzari izatera?” Interesgarria izan zen, eskolan zegoenean, ez zuen inolako esperantzarik. Eta 30. hamarkadan, eskolak bere gurasoei idatzi zien esanez, “Uste dugu Gillianek ikasketa desordena duela.” Ezin zen zentratu, asko mugitzen zen. Orain agian hiperaktibitate trastornua zuela esango zuten. Baina 1930 urtea zen, eta hiperaktibitate trastornua ez zen oraindik asmatu. Ez zegoen oraindik aukeragai katalogoan (Barreak) Ez zekiten hori izan zitekeela.

Dena den, espezialista bat ikustera joan zen. Haritzezko hormez inguratua, bere amarekin zegoen bertan, eskina batetan eserarazi zuten neska, 20 minutuz, amak espezialistarekin hitz egiten zuen bitartean eskolan Gillianek zituen problema guztiei buruz. Beste guztiak gogaitzen zituen, etxeko lanak beti berandu entregatzen zituen, eta horrela, 8 urteko umeak. Azkenean, medikua Gilliani hurbildu eta esan zion, “Gillian, zure amak esandakoa entzun dut eta berarekin hitz egin nahiko nuke pribatuan” Esan zion, “Itxaron hemen, laster itzuliko gara.” eta neska bakarrik uzti zuten gelan. Baina gelatik irtetean, mahai gaineko irratia piztu zuen. Gelatik kanpo zeudenean, esan zion amari, “Gelditu hemen eta begiratu umeari.” Eta gelatik irten eta berehala, neskatoa zutik zegoen, musikarekin batera mugitzen. Zenbait minutuz begira geratu ziren eta medikuak orduan amari esan zion, “Lynne andrea, Gillian ez dago gaixorik, dantzaria da. Eraman neska dantza eskola batetara.”

Nik esan nion, “Zer gertatu zen orduan?” Erantzun zidan, “Amak egin zuen. Zoragarria izan zen niretzako. Eskola hartatik genbiltzala, ikusi genuen ni bezalako jendez beteta zegoela. Geldi egoten ez zekitenak. Pentsatzeko mugitu beharra zutenak.” Balleta, dit tap, jazz, modernoa, dantza garaikidea egin zuten. Beranduago Royal Ballet School-entzako frogak egin zituen, eta solista bihurtu zuen, eta karrera zoragarria izan zuen. Ondoren Royal Ballet School-en graduatu eta bere konpainia propioa fundatu zuen — Gillian Lynne Dance Company — eta Andrew Lloyd Weber ezagutu. Historiako musikal arrakastatsuenetarikoen arduraduna izan da, milioika ikusleri plazerra emanez, eta oso aberatsa da. Beste norbaitek medizinak emango zizkiokeen eta lasaitzeko esan.

Orain, uste dut… (Txaloak) Hau da uste dudana: Bart Al Gorek ekologiari buruz hitz egin zuen, eta Rachel Carsonek hasitako iraultzari buruz. Uste dut etorkizunerako gure esperantza bakarra gizakiaren ekologiaren ikuskera berri bat hartzea dela, zeinekin giza gaitasunen aberastasuna beste era batera tratatuko dugun. Gure hezkuntza sitemak gure burmuinak ustiatu ditu guk lurra ustiatzen dugun bezala: lehengai partikular baten bila. Eta etorkizunari begira, honek ez du balioko. Berriz pentsatu behar ditugu funtsezko oinarriak zeinen gainean gure umeak hezten ditugun. Jonas Salk-en esaldi bat dago, dioena, “Intsektu guztiak lurretik desagertuko balira, 50 urtetan lurreko bizitza guztia bukatu egingo zen. Gizaki guztiak lurretik desagertuko balira, 50 urtetan bizitza forma guztiak loratu egingo lirateke.” Eta arrazoia du.

TED-ek ospatzen duena gizakiaren imajinazioa da. Dohain hau jakituriaz erabili behar dugu, aipatutako eszenario oker batzuk saihestu ahal izateko. Eta hau honela izateko modu bakarra gure sormen ahalmenak bere aberastasun osoan ikustea da eta gure umeak benetan diren esperantza bezala ikustea. Eta gure betebeharra umeak osotasuanean heztea da, etorkizunari aurre gin diezaioten. Guk, agian, ez dugu etorkizun hori ikusiko, baina beraiek ikusiko dute. Eta gure lana etorkizun hori zerbaitetan bihurtzen laguntzea da. Eskerrik asko.

Castellano

Buenos días. ¿Cómo están? Ha sido increíble, ¿verdad? Estoy abrumado con todo esto. De hecho, me estoy yendo. (risas) Ha habido tres temas, durante la conferencia, que son relevantes a lo que yo quiero decir. Uno es la extraordinaria evidencia de la creatividad humana en todas las presentaciones que hemos tenido y en todas las personas que están aquí. La variedad y gama. El segundo nos ha puesto en un lugar dónde no tenemos idea de qué va a suceder en términos del futuro. Ninguna idea de cómo se va desarrollar esto.

Yo estoy interesado en la educación – de hecho, lo que encuentro es que todas las personas tienen interés en la educación. ¿Ustedes no? Pienso que esto es muy interesante. Si estás en una cena y dices que trabajas en educación – bueno, si trabajas en educación no vas muy seguido a cenas, No te invitan. (risas) Y curiosamente nunca te vuelven a invitar. Es raro. Pero cuándo te invitan, y hablas con alguien sabes, te dicen, “¿En qué trabajas?” Y dices que trabajas en educación, puedes ver que se ponen pálidos. Dicen: “Oh Dios, ¿Por qué a mi? Mi única noche afuera en la semana”. (risas) Pero si les preguntas por su educación, te arrinconan contra la pared. Porque es una de esas cosas que llega a lo profundo de la gente. Como la religión, el dinero y otras cosas. Yo tengo un gran interés en la educación, y creo que todos lo tenemos. Tenemos un gran interés comprometido en ello, en parte porque es la educación la que nos va a llevar a este futuro que no podemos comprender. Si lo piensas, los niños que comienzan la escuela este año se van a jubilar en el 2065. Nadie tiene una pista, a pesar de toda la experticia desplegada en los últimos cuatro días, de cómo va a ser el mundo en 5 años. Y sin embargo se supone que estamos educando a los niños para él. Así que creo que la impredictibilidad es extraordinaria.

Y la tercera parte de esto es que sin embargo, todos estamos de acuerdo en las extraordinarias capacidades que tienen los niños, sus capacidades de innovación. Anoche, por ejemplo, Serena fue una maravilla. Sólo ver lo que ella hace. Y ella es excepcional, pero no creo que ella sea, por decirlo, una excepción entre todos los niños. Es una persona extraordinariamente dedicada que encontró un talento. Y mi argumento es que todos los niños tienen talentos tremendos, que desperdiciamos sin piedad. Así que quiero hablar de educación y creatividad Mi argumento es que ahora la creatividad es tan importante en educación como la alfabetización, y deberíamos darle el mismo estatus. (aplausos) Gracias. Por cierto, eso fue todo. Muchísimas gracias. (risas) Así que, me quedan 15 minutos. Bueno, yo nací en – no. (risas)

Escuché una gran historia hace poco, me encanta contarla, sobre una niña en clase de dibujo. Ella tenía 6 años y estaba en la parte de atrás, dibujando, y la profesora contó que esta niña casi nunca prestaba atención, pero que en esta clase de dibujo sí. La profesora estaba fascinada y se acercó a ella y dijo, “¿Qué estás dibujando?”, y la niña dijo, “Estoy dibujando a Dios”. Y la profesora dijo, “Pero nadie sabe cómo es Dios”. Y la niña dijo, “Lo van a saber en un minuto”. (risas)

Cuando mi hijo tenía 4 años en Inglaterra – de hecho tenía 4 en todas partes, para ser honesto. (risas) Si estamos siendo estrictos, donde quiera que fuera, tenía 4 ese año. Estaba en la representación de la Natividad. ¿Se acuerdan de la historia? No, fue grande. Fue una gran historia. Mel Gibson la contó. Puede que la hayan visto: “Natividad II”. A James le dieron el papel de José, lo que nos tenía encantados. Considerábamos que era un papel protagónico. Llenamos el lugar de agentes en camisetas: “¡James Robinson ES José!” El no tenía parlamento. Conocen la parte en que entran los tres reyes magos. Llegan trayendo regalos, traen oro, incienso y mirra. Esto en verdad pasó. Estamos sentado ahí y creo que no siguieron el orden al entrar, porque hablamos después con el niño y le dijimos, “¿Salió todo bien?” Y el dijo, “¡Claro! ¿Por qué? ¿Algo estuvo mal?” Sólo cambiaron el orden, eso fue todo. En cualquier caso, los tres niños entraron, niños de 4 años, con paños de cocina en las cabezas, pusieron estas cajas en el suelo, y el primer niño dijo, “Les traigo oro”. Y el segundo niño dijo, “Les traigo mirra”. Y el tercero dijo, “Frank mandó esto” (rima con incienso en inglés) (risas)

Lo que estas cosas tienen en común, es que los niños se arriesgan. Si no saben, prueban. ¿Verdad? No tienen miedo a equivocarse. Ahora, no estoy diciendo que equivocarse es lo mismo que ser creativo. Lo que si sabemos es que, si no estas abierto a equivocarte, nunca se te va a ocurrir algo original. Si no estás abierto a equivocarte. Y para cuando llegan a ser adultos, la mayoría de los niños ha perdido esa capacidad. Tienen miedo a equivocarse. Y por cierto, manejamos nuestras empresas así. Estigmatizamos los errores. Y ahora estamos administrando sistemas nacionales de educación donde los errores son lo peor que puedes hacer. Y el resultado es que estamos educando a la gente para que dejen sus capacidades creativas. Picasso dijo que todos los niños nacen artistas. El problema es seguir siendo artistas al crecer. Creo en lo siguiente con pasión: que no nos volvemos más creativos al crecer, más bien nos hacemos menos creativos. O más bien, la educación nos hace menos creativos. Y ¿por qué es así?

Yo vivía en Stratford-on-Avon hasta hace 5 años. Nos mudamos de Stratford a Los Angeles. Se pueden imaginar lo suave que fue ese cambio. (risas) De hecho, vivíamos en un lugar llamado Snitterfield, en las afueras de Stratford, donde nació el padre de Shakespeare. ¿Repentinamente tienen un nuevo pensamiento? Yo si. Nunca pensaron que Shakespeare tuviera un padre, ¿verdad? Porque nunca pensaron en Shakespeare de niño, ¿verdad? ¿Se imagina a Shakespeare a los 7? Nunca pensé en ello. O sea, él tuvo 7 años en algún momento. Y estaba en la clase de Inglés de alguien, (risas) ¿Cuán molesto sería eso? “Debe esforzarse más”. (risas) Mandado a dormir por su papá, “A la cama, ahora”. “Y deja ese lápiz, y deja de hablar así. Nos confundes a todos”. (risas)

En todo caso, nos mudamos de Stratford a Los Angeles, y sólo les quiero comentar algo sobre la transición. Mi hijo no quería venir. Tengo 2 hijos. El tiene 21 ahora, mi hija 16. El no quería venir a Los Angeles. Le encantaba, pero tenía una novia en Inglaterra. El amor de su vida, Sarah. La conocía hace un mes. Imagínense, habían tenido su 4to aniversario, porque ese es un tiempo largo cuando tienes 16. Bueno, el estaba muy alterado en el avión. y me dijo: “Nunca voy a encontrar a otra chica como Sarah”. Y a decir verdad estabamos contentos por eso, porque ella era la razón principal para dejar el país. (risas)

Te das cuenta de algo cuando te trasladas a los Estados Unidos y cuando viajas por el mundo: todos los sistemas educativos del mundo tienen la misma jerarquía de materias. Todos. Sin importar donde vayas. Uno pensaría que cambia, pero no. Arriba están las matemáticas y lenguas, luego las humanidades, y abajo están las artes. En todo el planeta. Y en casi todos los sistemas además, hay jerarquías dentro de las artes. Arte y música normalmente tienen un estatus más alto en las escuelas que drama y danza. No hay ningún sistema educativo que le enseñe danza a los niños todos los días de la misma manera que les enseñamos matemáticas. ¿Por qué? ¿Por qué no? Creo que esto es importante. Creo que las matemáticas son muy importantes, pero también la danza. Los niños bailan todo el tiempo cuando se les permite, todos lo hacemos. Todos tenemos cuerpos, ¿no? ¿Me perdí esa reunión? (risas) Lo que en verdad ocurre es que cuando los niños crecen los comenzamos a educar progresivamente de la cintura hacia arriba. Y después nos concentramos en sus cabezas. Y ligeramente en un lado de la cabeza,

Si un extraterrestre viera nuestra educación y preguntara: “¿Para qué sirve la educación pública?” Creo que tendrías que concluir, si miras el resultado a los tienen éxito en este sistema, a quienes hacen todo lo que deberían, a los que se llevan las estrellitas, a los ganadores. Tendrías que concluir que el propósito de la educación pública en todo el mundo es producir profesores universitarios, ¿o no? Son las personas que salen arriba. Y yo solía ser uno, así que ahí tienen. (risas) Y me gustan los profesores universitarios, pero no deberíamos considerarlos el logro más grande de la humanidad. Son sólo una forma de vida, otra forma de vida. Y son extraños, y digo con esto con afecto. En mi experiencia hay algo curioso sobre los profesores, no todos, pero en general, viven en sus cabezas. Viven ahí arriba y un poco hacia un lado. Están fuera de su cuerpo, de manera casi literal. Ven sus cuerpos como una forma de transporte para sus cabezas. (risas) Es una manera de llevar sus cabezas a las reuniones. Si quieren evidencia real de experiencias extracorporales, acudan a una conferencia de altos académicos y vayan a la discoteca en la noche final. (risas) Y ahí lo verán, hombres y mujeres adultos contorsionándose incontrolablemente, a destiempo, esperando a que termine para ir a casa a escribir un artículo sobre ello.

Nuestro sistema educativo se basa en la idea de habilidad académica. Y hay una razón. Cuando todo el sistema fue inventado. en el mundo, no habían sistemas educativos antes del siglo XIX. Todos surgieron para llenar las necesidades de la industrialización. Así que la jerarquía se basa en dos ideas. Número uno, que las materias más útiles para el trabajo son más importantes. Así que probablemente te alejaron gentilmente de las cosas que te gustaban cuando niño, con el argumento de que nunca ibas a encontrar un trabajo haciendo eso. ¿Cierto? No hagas música, no vas a ser músico; no hagas arte, no vas a ser un artista. Consejo benigno, y hoy profundamente equivocado. El mundo entero está envuelto en una revolución. Y la segunda idea es la habilidad académica, que ha llegado a dominar nuestra visión de la inteligencia, porque las universidades diseñaron el sistema a su imagen. Si lo piensan, todo el sistema de educación pública en el mundo es un extenso proceso de admisión universitaria. Y la consecuencia es que muchas personas talentosas, brillantes y creativas piensan que no lo son, porque aquello para lo que eran buenos en la escuela no era valorado o incluso era estigmatizado. Y pienso que no podemos darnos el lujo de seguir por este camino.

En los próximos 30 años, según la UNESCO, más personas, en el mundo, se van a graduar del sistema educativo que el total desde el principio de la historia. Más personas. Esto es la combinación de todas las cosas que hemos hablado, la tecnología y su transformación del trabajo, y la gran explosión demográfica. Súbitamente, los títulos ya no valen nada. Cuando yo era estudiante si tu tenías un título tenías un trabajo. Si no tenías uno era porque no querías. Yo no quería un trabajo, francamente. (risas) Pero ahora los jóvenes con títulos muchas veces vuelven a sus casas para seguir jugando video juegos, porque necesitas una maestría para el trabajo que antes requería un bachillerato. Y ahora necesitas un doctorado para el otro. Es un proceso de inflación académica, que indica que toda la estructura de la educación se está moviendo bajo nuestros pies. Debemos cambiar radicalmente nuestra idea de la inteligencia

Sabemos tres cosas sobre la inteligencia. Primero, que es diversa. Pensamos sobre el mundo de todas las maneras en que lo experimentamos. Visualmente, en sonidos, pensamos kinestésicamente Pensamos en términos abstractos, en movimiento. Segundo, la inteligencia es dinámica. Si observas las interacciones del cerebro humano, como escuchamos ayer en varias presentaciones, la inteligencia es maravillosamente interactiva. El cerebro no está dividido en compartimientos. De hecho, la creatividad, que yo defino como el proceso de tener ideas originales que tengan valor, casi siempre ocurre a través de la interacción de cómo ven las cosas diferentes disciplinas.

El cerebro es intencionalmente – a propósito, hay un tubo de nervios que une las dos mitades del cerebro llamado el cuerpo callosos. Es más ancho en las mujeres. Siguiendo con lo que dijo Helen ayer, creo que probablemente por esto las mujeres son mejores haciendo varias tareas a la vez. Porque ustedes son buenas en eso, ¿o no? Hay montones de investigación, pero yo lo se por mi vida personal. Cuando mi esposa cocina en la casa – no muy seguido. Por suerte. (risas) Pero – no, ella si cocina bien algunas cosas – pero cuando está cocinando, está hablando al teléfono, hablándole a los niños, pintando el techo, cirugía a corazón abierto por acá. Si yo estoy cocinando, la puerta está cerrada, los niños afuera el teléfono está descolgado y me irrito si ella viene. “Terry, por favor, estoy intentando freir un huevo aquí”, (risas) “Déjame en paz.” Conocen esa vieja pregunta filosófica, si un árbol cae en el bosque y nadie lo escucha, ¿realmente ocurrió? ¿Se acuerdan? Ese viejo castaño. Hace poco vi una camiseta que decía “Si un hombre habla en el bosque, y ninguna mujer lo escucha, ¿todavía está equivocado? (risas)

Y la tercera cosa sobre la inteligencia es que es única. Estoy escribiendo un libro nuevo llamado “Epifanía”, basado en una serie de entrevistas sobre cómo distintas personas descubrieron su talento. Estoy fascinado con cómo la gente llegó a eso. Esto me trae a una conversación que tuve con una mujer maravillosa de la quizás no han oído hablar, se llama Gillian Lynne, ¿la conocen? Algunos si. Es coreógrafa y todo el mundo conoce su trabajo. Ella hizo “Cats” y “El fantasma de la ópera”. Es fantástica. Yo solía estar en el concejo del Royal Ballet, en Inglaterra, como pueden ver. Almorcé con Gillian un día y le pregunté: “¿Cómo llegaste a ser bailarina?” Fue interesante, ella era incompetente en la escuela y la escuela, en los años 30, le escribió a sus padres diciendo “Creemos que Gillian tiene un trastorno de aprendizaje”. No se podía concentrar, se movía nerviosamente. Creo que hoy dirían que tenía TDAH (Deficit de Atención). Pero esto era en los 30 y no se había inventado el TDAH. No era un trastorno disponible. (risas) La gente no sabía que podían tener eso.

Ella fue a ver a un especialista. En esta habitación de paneles de roble con su mamá y la llevaron y la sentaron en una silla en el rincón, y ella se sentó sobre sus manos por 20 minutos mientras el hombre hablaba con su mamá sobre los problemas que Gillian tenía en la escuela. Ella molestaba a los otros, entregaba tarde la tarea, una pequeña niña de 8 – al final el doctor se sentó junto a Gillian y le dijo: “Gillian, escuché todo lo que tu mamá me dijo y necesito hablar en privado con ella”. Le dijo: “Espera aquí, no nos vamos a tardar”. y se fueron y la dejaron sola. Pero al salir de la sala, él encendió la radio que estaba sobre su escritorio. Y cuando salieron de la habitación, él le dijo a su madre: “Sólo espere y observémosla”. Y en el momento en que salieron Gillian se paró y comenzó a moverse al ritmo de la música. Y la miraron por unos minutos y el doctor se volvió a su madre y le dijo: “Sra. Lynne, Gillian no está enferma, ella es una bailarina, llévela a la escuela de danza.”

Le dije: “Y ¿qué pasó?” Ella dijo: “Me llevó y fue maravilloso. Entramos a esta habitación y estaba llena de gente como yo. Gente que no se podía quedar quieta. Gente que tenía que moverse para pensar.” Practicaban ballet, tap, jazz, danza moderna y contemporánea Eventualmente entró a la escuela del Royal Ballet, se volvió solista, tuvo una carrera maravillosa con el Royal Ballet. Eventualmente se graduó de la escuela y fundó su propia compañía, la Compañía de Danza de Gillian Lynne, conoció a Andrew Lloyd Weber. Ella ha sido la responsable de algunas de las obras musicales más exitosas de la historia, le ha dado placer a millones, y es multi-millonaria. Otro quizás la habría medicado y le habría dicho que se calmara. (aplausos)

Lo que creo es que se trata de esto – Al Gore habló la otra noche sobre ecología, y la revolución detonada por Rachel Carson. Yo creo que nuestra única esperanza para el futuro es adoptar una nueva concepción de la ecología humana, una en que reconstituyamos nuestro concepto de la riqueza de la capacidad humana. Nuestro sistema educativo ha explotado nuestras mentes como nosotros lo hacemos con la tierra: buscando un recurso en particular. Y para el futuro esto no nos va a servir. Debemos re-pensar los principios fundamentales bajo los que estamos educando a nuestros hijos. Hay una cita maravillosa de Jonas Salk: “Si desaparecieran todos los insectos de la tierra, en 50 años toda la vida en la Tierra desaparecería. Si todos los seres humanos desaparecieran de la Tierra, en 50 años todas las formas de vida florecerían”. Y él tiene razón.

Lo que TED celebra es el regalo de la imaginación humana. Debemos usar este regalo de manera sabia para poder evitar algunos de los escenarios sobre los que hemos hablado. Y la única manera es ver lo ricas que son nuestras capacidades creativas, y ver la esperanza que nuestros hijos representan. Y nuestra tarea es educar su ser completo para que puedan enfrentar el futuro. A propósito, puede que nosotros no veamos ese futuro pero ello sí lo van a ver. Y nuestro trabajo es ayudar a que ellos hagan algo de ese futuro. Muchas gracias.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora