Denbora lerroak ekoizteko baliabide digitalak

Atala: Baliabideak/Hezkuntza Egilea:

denbora_lerroa_obama

Aurrekoan honen inguruan egin behar dugun lanketaren inguruko mezua argitaratu genuen eta hirugarren hiruhilekoan ekoiztu behar ditugun denbora lerro digitalak ekoizteko Dipity izeneko zerbitzua aholkatzen genizuen.

Zuetako batzuk, dagoeneko, lehen saiakerak egin dituzue eta Dipity zerbitzuarekin izan dituzuen arazoak helarazi dizkiguzue. Guk ere berriro probatu dugu zerbitzua eta arazo horiek egiaztatu ahal izan ditugu. Horregatik, eta erabiliko dugun zerbitzua erabaki bitartean, jarraian doazen proposamenak probatzera animatu nahi zaituztegu. Honela, bakoitzak eskaintzen dituen abantailak eta zailtasunak ezagutuko ditugu eta erabaki hobe bat hartuko dugu.

Xtimeline: era guztietako baliabideak txertatzen uzten du (bideoak, argazkiak, aurkezpenak, dokumentuak…) Potentzia handiko tresna da eta besteak baino konplexuagoa, agian.

TimeRime: honek ere aukera ugari eskaintzen du eta aurrekoa baino samurragoa izan daiteke.

Timetoast: oso erabilerraza, baina irudiak, testua eta estekak besterik ez du uzten sartzen.

Timeglider: ez da oso zaila, baina edukiak sartzea ez da besteak bezain samurra. Hala ere, aukera interesgarria izan daiteke.

Preceden: oso sinplea eta erraza, baina besteek eskaintzen dituzten aukerak ez ditu (bideoak, argazkiak…)

WhenInTime: gure uste apalean, ahaltsuena, azkarrena eta aukera gehien eskaintzen dituena. Hori bai, aukera gehiago eskaintzen dituenez, batzuentzat zailagoa izan daiteke, baina ez dugu uste horrela denik. Horregatik, honekin probak egitera animatu nahi zaituztegu.

Kontatuko diguzue.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Baliabideak

Reglas de ortografía

Aunque somos muy conscientes que este tema aún nos viene un poco

Ordizia lantzen

Ordiziari buruzko ezagutza zabaltzeko hiru unitate didaktikoa atondu ditu Ordiziako Udaleko Euskara
Igo Gora