Aholkuak zure seme-alaba gaiztotzeko

Atala: Guraso eskola/Interesgarria Egilea:

enperadore_sindromea

Aita edo ama izatea ez da lan samurra eta, askotan, hobe beharrez, egin behar ez ditugun gauzak egiten ditugu eta bizitza osoan ordaintzen ditugu gure jokabide desegoki horiek.

Adibide garbi bat dugu telebistan oso ezaguna egin den “Hermano mayor” programan. Bertan agertzen diren kasuak muturrekoak badira ere, ikusten diren jokabide estremo horien jatorria, kasu askotan, gurasoek haurtzaroan hartutako erabaki desegoki batzuetan daude. Horregatik, hanka-sartze horietan ez erortzeko, oso lagungarriak dira artikulu honetan ematen dituzten aholkuak seme-alabarekin egin behar EZ duguna jakiteko.

Horra hor laburpena:

1.- Ume ERREGEA, zapaltzaile, diktadore zuen bizitzaren ardatz bihurtu, gainontzeko guztia atzean utziz.
2.- Nahi duzuna, baina garrasirik ez egin umeen kasketak jasan baino lehenago, eskatzen duen guztia eskaini.
3.- Ez, baina… ezezko borobila inoiz ez eman.
4.- Traumarik ez zuen seme-alaba ez traumatizatzeko edozer gauza onartu.
5.- Umea apaingarri gisa besteen aurrean zuen sema-alabaren dohainak etengabe erakutsi.
6.- Baina… supergaitua da! zuen seme-alaba berezia da. Beste inork egiten ez duena egiten baitu.
7.- Zer jakingo du zure irakasleak! zuen seme-alabarekin lan egiten duten kanpoko pertsonen (irakasleek, entrenatzaileak…) lana zalantzan jarri. Eta hori bere aurrean egiten baduzue, hobeto.
8.- Dena erdizka utzi… hasten dituen gauza guztiak erdizka uzten dituen arren, ez kezkatu garrantzirik gabeko huskeria horiengatik.
9.- Bezeroak, barkatu, umeak beti arrazoia dauka. Iruzkinak soberan daude.

Urte gutxi barru, “Hermano mayor” programako protagonistak izan nahi ez badituzue, hobe lehenbailehen neurriak hartzea. Hobeto gaur bihar baino.

Jarraian doazen dokumentua eta bideoak oso lagungarriak egingo zaizkizue.

Iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Guraso eskola

Guk, zergatik ez?

Sarritan esaten dugu ikasleari bere ikaskuntzaren ardura eman behar zaiola, baina ikastetxe

Haurrak aske utz ditzagun

Francesco Tonucci-k botatako esaldi pare bat hona dakarzkizuegu gure umeekin zer egiten

Ebaluazio garaia

Beti bezala, hiruhilabeteko baten amaiera aldean, ikastetxe guztietan betiko errutina edo zeremonia

Etorkizuneko hezkuntza

Hezkuntzak gauza asko ditu birplanteatu beharra. Jarraian doakizuen bideoan, horren inguruko ideia
Igo Gora