Igarkizunak

Atala: Guraso eskola/Interesgarria Egilea:

igarkizunak

Ea asmatzen duzuen nondik datorren ondorengo testua:

Hezkuntza hobetzeko xedea du berrikuntza horrek, eta curriculumaren plangintzari, aplikazioari eta ebaluazioari eragiten dio. Hala, curriculum berri hau aplikatzeko, aldaketa handiak egin behar dira, bai metodologian, bai antolakuntzan, bai irakasleen pentsaeran eta prestakuntzan, bai eta beste alderdi askotan ere.

Eta beste hau nondik atera dugu?

  • Pertsona bakoitzaren egoeratik abiatzen da bere garapena eta heldutasuna lortzeko.
  • Ikerketa gune da, bertan metodologia desberdinetan oinarritutako pentsamendu zientifikoa lantzen da.
  • Irakaslearen zeregina, ikasleen jakin-mina piztea eta gai guztietako zaletasuna bultzatzea da, horretarako behar diren interes zentroak landuz.
  • Globaltasuna bultzatzen du, diziplina desberdinen arteko lotura bilatuz.
  • Ikasleak ikasten duena, bere bizitzarako baliagarria izan behar du, eta ikaste hori, esanguratsuak diren prozesu eta ikasketen bidez eraikitzen dugu.
  • Hezkuntza prozesua, bere osotasunean ebaluatzen da, ikasle bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontutan izanik.
  • Ahaleginak egiten ditu hezkuntzaren barnean irudimen, sentsibilitate eta sormena lantzeko.
  • Ikasleen helburu propioak garatzea ahalbideratu.
  • Ikasleen interesak ezagutu eta aldi berean abiapuntutzat hartu.
  • Ikasleek espiritu kritikoa izan dezaten bultzatu.
  • Ahaleginak eta zailtasunak baloratuz prestakuntza autonomoa garatu.
  • Gurasoek, irakasleek, ikasleek eta pertsona ez dozenteak gestioan parte hartzea lortu eta euren artean komunikazioa ziurtatzeko bideak jarri.
  • Irakasleriaren artean talde lana bultzatu eta beraien arteko hausnarketa komunaren bidez, jardueren etengabeko azterketa egin.

Soluzioa aurki blog honetan.

Tags:

2 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.