Errealaren museoan eta Zientziaren museoan izan gara

Atala: Albisteak Egilea:


Atzo, eguraldi txarrari aurre eginez, Donostiarantz abiatu ginen (gure irakasle bat izan ezik) Errealaren museoa eta Zientziaren Museoak ireki berri duen giza gorputzari buruzko areto berria ikustera.

Goizean, Anoeta Estadiora iritsi ginenean, zeruek zuen koloreak ez zuen ezer onik iragartzen, baina zoriontsu geunden Anoetako “sabelean” sartzera gindoazelako. Hantxe ikusitakoa asko gustatu zitzaigun eta, bereziki, gure jokalariek erabiltzen dituzten aldageletan sartzea eta .

Errealak irabazitako lehen liga, Errege Kopa eta beste trofeo ugari ere ikusi genuen, baina harrigarriena egin zitzaigun garai bateko baloiak, jantziak eta botak ikustea.

Hala ere, ahaztuko ez dugun unea jokalariek zelaira ateratzeko igotzen dituzten eskailerak igotzeko unea izango da. Batetik, Errealako jokalariak sentitu ginelako eta, bestetik, une hartan bota zuen kazkabarrak bortizki jo gintuelako.

Anoetatik atera eta Miramongo Zientzia Museora joan ginen. Han, bazkaldu eta gero, oso bisita interesgarria burutu genuen. Ikastolan jorratutako hainbat gai bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen eta orain arte jasotakoa aberasteko ere baligarria izan zen.

Zerbait aipatzekotan, istripuz hildako pertsona baten gorpua ikustea eta 70 urte betetzean nolakoak izango garen erakusten zuen makina. Batek baino gehiagok sustu ederra hartu zuen bere aurpegia ikustean.

Jarraian, atzoko bideo eta argazki bilduma. Zoritxarrez, Zientziaren Museoan hartutako guztia galdu egin da eta ezingo dugu hemen jarri.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora