Jenio sortzailea izan nahi?

Atala: Albisteak/Hezkuntza Egilea:

einstein_warhol
Beharbada, jenio esatea asko esatea izango da, baina zuen sormena usteltzen uzten ez baduzue, nork daki noraino irits zaitezkete?

Jarraian, zazpi urrats sinpleak proposatuko dizkizuegu zuen sormen gaitasuna bizirik mantentzeko, bai ekoizpen berriak burutzeko edota planteatzen zaizkizuen egoerak edo problemak arrakastaz ebazten jakiteko.

  1. Jakin-mina izan. Etengabe ikasteko prest egon behar dugu.
  2. Zure ezagutzak proban jarri. Akatsetatik ikasi.
  3. Zure esperientzia pertsonalak hobetu. Zentzumen guztiek parte har dezaten.
  4. Garunaren pentsamendu guztiak (zientifikoa / artistikoa / emozionala) erabili.
  5. Anbiguotasunari, paradoxari eta ziurgabetasunari beldurra galdu. Ziurtasunek iraungitze data dute eta.
  6. Mundu fisikoa ezagutu (grazia, trebetasuna, gaitasunak). Ametsak ondo daude, baina gauzatzeko bidean jarri behar ditugu.
  7. Pentsamendua ikuspegi global batez erabili. Pentsamenduen arteko konexioak ikusi eta erabili.

Tira, ea geroz eta garrantzia handiagoa duen gaitasun horri eusten diozuen eta etorkizun oparoa eskaintzen diguzuen.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora