ELKARRIZKETA

Irudia jatorrizko neurrian ikusteko, gainean klikatu.

Gure proiektuarekin aurrera jarraituz, elkarrizketa jorratzen ari garenez, gai horretan aditua den Arantxa Arza gonbidatu genuen gure ikasleekin solasalditxo bat burutzeko. Elurrak ez zuen lortu gure Arantxa kikiltzea eta zintzo demonio jarritako ordurako ekin genion saioari.

Euskadi Irratiko trikimailuak, elkarrizketa baten sekretuak, gertatutako bitxikeriak… ezagutarazteaz online casino gain, gure ikasleentzat Ilazki Serraronekin espresuki grabatutako elkarrizketa bat ere jarri zigun. Bestalde, Aitor Madrazorekin, mailako gurasoarekin, Behobiako lasterketa korritzen ari zela eginiko beste elkarrizketa xelebre bat “oparitu” zigun… Saio bikaina, benetan, Arantxak prestatu zuena eta denok gozatu genuena. Hemendik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiogu erakutsitako prestutasunagatik.

Bukatzeko, saioan grabatutako irudi eta argazki sortarekin uzten zaituztegu. Zoritxarrez, argitasun eskasa zegoen aretoan eta kalitatea ere hala-moduzkoa atera zaigu.:-(