Nolako irakasleak nahi dituzte ikasleek?

Atala: Hezkuntza Egilea:

irakasle_ikasle
Duela gutxi IKTeroak blogean mezu bat argitaratu nuen eskola utzi eta gero gogoratzen ditugun irakasleek zituzten ezaugarrien inguruan. Bada, gaur bertan, beste mezu hau irakurri dut eta zuekin parekatzea otu zait.

Ea zuen iritzia zein den.

Ikasleei zuzenean galdetu zaie eta Edudemic izeneko gunean, ikasleen erantzunak laburtu dituzte eta nabarmentzen diren lau aspektuak argitaratu dituzte:

1. “Dibertigarria da eta ikastea dibertigarriagoa izatea lortzen du”. Gaian sakonduz, ikasleek bestelako gaiak ere azpimarratu omen zituzten. Hala nola, irakasten gozatzen duten irakasleak nahi dituztela eta ikasleekin dituzten elkarrekintzetan demostratzen dutenak (antzematen den gauza horietako bat da). Gainera, gurekin barre egiten dute akatsak egiten baditugu eta ez dira tentsoak jartzen edo ez dute antsietatea edo agresibitaterik erakusten. Ikasle batzuk ere esan dute: “Akatsak egiten ditugu, baina ez da axola ez zaigulako, kezkatzen gara eta ez ditugu egin nahi…” edo, baita ere, “beraiek (irakasleek) gogoratu beharko lukete nola sentitzen ziren umeak zirenean”.

2. “Nigatik benetako kezka erakusten du”. Funtsean, benetako zaintza eta jokabide hipokriteen arteko bereizketa garbia egiten dute: ikasle askok irakasle batzuen jokabide paternalisteegia iraintzat hartzen dute.

3. “Berdintasunezko tratua ematen digu”. Datu hau ia ikasle eta galdetegi guztietan errepikatzen omen da eta denek nahi dute irakasleek horrela jokatzea.

4. “Taldean eta proiektuetan oinarrituta lan egiten dugu”, lehen puntuari itzuliz, ikaskuntza dibertigarriagoa izateko (ikaskuntza esanguratsua izatea nahi dute). Ikasle guztiek hautatzeko aukera nahi dute eta jarduera praktikoak burutu, egoera-problemak ebatzi eta proiektuak ekoiztu nahi dituzte. “Irakasle batzuei euren buruari entzuten egotea asko gustatzen zaie”, “hori ere Googlen ikus dezaket”, etab. “Gauzak egiten ikasi nahi dut. Ez, ordea, beharko ez ditugun gauzak apuntatzen edo kopiatzen”. Sakonduz pittin bat, ikasleek ikasten dutena aplikatu nahi dute eta teknologia berrien erabilera nahi dute eta ez beti paperean eta aukera anitzeko testak.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora