Abiaduraren kontzeptua lantzen

Atala: Lanean Egilea:

Abenduaren hasieran, sarean topatu genuen baliabide baten berri eman genuen. Baliabide horren asmoa abiaduraren kontzeptua Lehen Hezkuntzako ikasleei hurbiltzea zen.

Gu ez gaude ados Curriculum ofizialak ezartzen dituen edukiekin eta inoiz ez gara eduki horietara mugatzen. Hori dela eta, baliabide horren atzean zegoen ideiarekin bat egin genuen eta zuetako batzuk gustura aritu zineten baliabide horrekin praktikatuz eta ikasiz.

Nolanahi ere, mezu horretan, gure ikastolako irakaslea den Jokin Lacallek oso iruzkin bitxia egin zigun. Iruzkin horretan proposamen interesgarria egin zigun: Auzolan proiektuaren lanketan eraiki genuen zirkuitua eta etxean ditugun kotxe telegidatuak erabiltzea, hain zuzen.

Proposamenari gogoz heldu genion. Eguna eta ordua zehaztu eta gero, burutuko genuen lanketa ere zehaztu genuen. Zirkuitua 3 zatitan (partzialak) banatuko genuen eta kronometroak erabiliz, zirkuituari buelta bat emateko igarotako denbora hartzeaz gain, partzialen denborak ere hartuko genituen. Horretaz gain, helmugako zuzena, kotxea geldirik posiziotik abiatuta, behar zuen denbora ere neurtu nahi genuen.

Horra hor ikasleek idatzitakoa:

Gauzak horrela, ostegun honetan hitzordua genuen gure zirkuituan eta berehala konturatu ginen gure kotxe erraldoientzat zirkuitua oso txikia zela. Hala ere, gure helburua ez zen munduko errekorra lortzea eta ahal izan genuen moduan aritu ginen bueltak ematen eta denborak hartzen. Bukaerarako, helmugako zuzenaren proba utzi genuen. Hotza egiten bazuen ere, oso gustura aritu ginen.

Zailena, ordea, gelan sartzean iritsi zen. Bildutako datu guztiekin, kalkuluak egin behar genituen eta horrenbeste zenbaki hamartarrekin ez pentsa samurra izan zenik. Oso ondo ulertu genuen abiadura nola kalkulatu behar genuen, baina gero zatiketak egitea aspergarria egin zitzaigun. Gainera, ateratzen zitzaigun emaitza m/s (metro segundoko) zenez eta gu km/h (kilometro orduko) magnitudearekin ohituagoak gaudenez, aldaketa egin nahi genuen gure kotxeak hartutako abiadura zenbaterainokoa zen hobeto jakiteko. Hori dela eta, berriro hasi behar izan genuen biderketak eta zatiketak egiten. Lan astuna da hori, baina nahiko erraz atera zitzaigun.

Bitxikeria gisa, kotxe batek lortutako abiadura aipatuko dugu. Zirkuituaren azken partziala (4 metro neurtzen zuena) 0,5 segundotan egin zuen. Kalkuluak egin genituenean, 8 m/s-ko abiadura lortu zuela ohartu ginen eta magnitude aldaketa egitean 28,8 km/h-ko abiadura lortu zuela ikusi genuen. Itzela, ezta? Lastima zati hori grabatuta ez izana! Ondorengo bideoan agertzen diren beste grabazio politekin konformatu beharko dugu.

Iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Lanean

Hiru bideo

Egun hauetan gauza asko egiten ari gara eta horra hor gaurko hiru

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin

Elikadura landuz

Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak gonbidatuta, Ordiziako Eroskin izan ginen saio interesgarriak burutuz.

Paperezko aulkiak

Tarteka, gure ikasleei erronka ezberdinak planteatzen dizkiegu euren sormena aktibatzeko, antolatzeko eta

Goierri areagotua

[tabs_framed multiply=”3″] [tab title=”Arama-(4A)”] Arratsalde batean hitzordua genuen alkatearekin eta, zorionez, eguraldi
Igo Gora