Inauteriak

Atala: Albisteak Egilea:

inauteriak_4maila

Eguraldiak ez zigun asko lagundu eta giro makurra egokitu zitzaigun atzoko egunerako. Dena den, eguraldi txarrari aurre eginez, ekitaldi polit bat burutu genuen eta, nola ez, gure dantza izan zen arrakastarik handiena izan zuena. Antzematen da zuen irakasleen erritmoa hartzen ari zaretela 😉

Bestalde, argazkiak ikusita, zuen argazkiak aparte hartu eta gure ukitu “artistikoa” eman nahi izan diegu. Ze politak zarete! Hor ere zuen irakasleen edertasuna hartzen ari al zarete?

Tira, tarte atsegin bat igaro dezazuen, hortxe doakizue atzoko argazkiekin egin duguna eta bideoa. Gehiago ikastolako web orrian topa dezakezue.

Oharra: argazkitan edo bideoan ateratzen ez bazarete, badakizue errua norena den.

Argazkiak

Bideoa

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora