Gure ikastolan noiz?

Atala: Hezkuntza Egilea:

berrikuntzaDuela urte dezente (7 edo 8 izango dira), bideoan ikusten den gisako aldaketa bat planteatzen hasi ginenean, Montserrat Ikastetxearen berri ez genuen artean. Baina Interneten bidez munduko praktika aurreratuenen jarraipena egiten genuen eta oso garbi ikusten genuen gure ikastola, esparru pedagogikoan, zaharkituta gelditzen ari zela. Zuek beheko bideoa ikusi eta zuen ondorioak atera.

Ikastolak eta berrikuntza pedagogikoa elkarrekin joan egin dira urte askotan, baina Ikastolen Elkartea materialkuntzari (testu liburuak, CDak…) atxikitutako proiektu bat bilakatzen joan da eta oso urruti gelditu dira Jokin Lacallek IKTeroak blogeko mezu honetan aipatzen dituen ikastolen berariazko ezaugarriak.

Horregatik, moja ikastetxe bat eredu gisa jartzen dugula ikustea oso gogorra egiten zaie batzuei, baina gazteleraz esaten den bezala: “El hábito no hace al monje“. Gustatuko litzaiguke “Sor Innovación” bezalako batzuk gure inguruan izatea.

Ikastolok eredu berritzaile bat dugula pentsatzen jarrai dezakegu, baina errealitatea gordina da eta gaizki egingo genuke gure zilborrera begira jarraituko bagenu. Bada garaia ateak zabaltzeko eta beste eredu baten aldeko apustua egiteko! Eta horretan, irakasleok zeresan handia dugu (horregatik, adibidez, gure geletan martxan dugun egitasmo berria), baina, batez ere, ikastolen historian motorra izan diren gurasoak busti egin behar zarete eta eman beharreko urratsen sustatzaileak bihurtu behar zarete. Denon artean lor dezakegu eta mezu honen izenburuari erantzuna emanez; hobe gaur bihar baino.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Hezkuntza

Ebaluaziorekin jarraituz

Atzo Ebaluazioaren paradoxak izeneko mezua argitaratu nuen eta, ebaluazioaren gaiarekin jarraituz, gaur

Ebaluazioaren paradoxak

Azken bolada honetan ebaluazioaren inguruan lanean aritzea tokatu zaidanez, hortik zehar gordeta

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako
Igo Gora