eskubaloia

Gaur, Eskubaloiko Munduko Txapelketaren final handia jokatuko da eta partidu handi hori girotzeko, atzo, Majori Kiroldegian, gure bi geletako mutilen arteko derby handia jokatu zen.

Giro paregabea, emozioa, adiskidetasuna, kiroltasuna, senide ugari… izango lirateke azpimarratuko genituzkeenak atzokoa deskribatzeko. Oso polita atzokoa eta iazko futboleko derbyan bizi izandakoa berrestera datorrena. Alegia, gure mutil hauek, euren artean askotan haserretzen badira ere, oso balore onak dituzte eta agerian uzten dituztenean (gauzak diren bezala, geroz eta gehiago ari dira uzten), irakaspen bikaina eskaintzen digute guztioi. Ea horrela segitzen dugun!

Atzokoa ikusteko, bideo bat prestatu dizuegu eta zuen gustukoa izango dela espero dugu. Pena da bukaeran ateratako argazkiak (bi taldeak elkarrekin) galdu izana. Beste norbaitek baldin baditu, eskertuko genuke bidaltzea.

Bestalde, mutilen arteko derbya hasi baino lehen, “A” gelako neskek euren partidua jokatu zuten eta ez genuen aukera hori galdu nahi izan beste bideotxo labur bat grabatzeko. Ea gustatzen zaizuen.