Pocoyo_Gangnam_Style

Beharbada, Pocoyo ume txikien gauza irudituko zaizue, baina aitortu behar dizuet niri ikaragarri gustatzen zaidala bere estetika. Horregatik, bideo hau ikusi dudanean, ez dut zalantzarik izan.

Batetik, zuei ikaragarri gustatzen zaizuen kanta eta, bestetik, niri izugarri gustatzen zaidan estetika uztarten dituen bideoa denez, hemen argitaratzea erabaki dut. Ea zuei ere gustatzen zaizuen!