Europa ezagutu eta landu nahi?

Atala: Baliabideak/Interesgarria Egilea:

europa

Europa ez da gure mailan lantzen den gai bat, baina horrek gure jakin-mina ezin dugula asetu esan nahi al du? Ez, ezta?

Bada, zuetako batzuk gai hauekin duzuen interesa eta jakin-mina ezagututa, aspaldiko baliabide honen berri eman nahi dizuegu gure kontinentea den Europa hobeto ezagutzeko eta saltseatzen ibiltzeko aukera izan dezazuen.

Bertan, Europa fisikoa eta politikoa lantzeko aukera izango duzue. Izan ere, Europako mapak lantzeko ariketa batzuk daude, ikertzeko aukera osagarriak…

Ziur gustatuko zaizuela. Ah, eta gainera euskaraz dago!

Gure Europa izeneko gunean sartzeko klikatu goiko irudian edo ezkerreko estekan.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*