Aratz txapeldun

Atala: Albisteak Egilea:

Eguneraketa: Mattinek bi argazki bidali dizkigu eta hortxe jartzen dizkizuegu. Mila esker Mattin!

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

aratz
Giro fresko eta haizetsuarekin osatu zen urte amaierako Ordiziako XXXVI San Silbestrea – J.M. Caballero Memoriala. Arratsaldeko 5etan probak hasi eta errepide bazterrak jendez josita zeuden.

Lasterketa honek daraman izena ere oso adierazgarria da guretzat. Izan ere, gure ikaslea den Hodei Caballeroren aitona zenaren omenez egiten baita froga, eta bera ezagutzeko aukera izan genuenok, ez dugu inoiz ahaztuko berak gure herriko gazteen alde eta Atletismoaren alde egin zuen guztia.

Haurren probek Le slot free sono sempre piu diffuse e le tematiche offerte dai concessionari di gioco sono sempre piu varie. txikienen ilusioa eta gogoa agerian utzi zuten beste behin. Eta, tarteka, gurasoen berotasuna ere bai.

Benjamin mailan gure ordezkariak hantxe ibili ziren ahalegin franko egiten. Parte hartu zuten guztientzat gure zorionik beroena bidali nahi diegu. Baina, Aratzek lortu zuen garaipen bikaina ezin dugu ahaztu eta bera, beti bezala, oso umila agertu bazen ere, gure laguna izateak ematen digun poza eta arrotasun puntu hori plazaratu nahi dugu.

Zoritxarrez, atzoko erregistro grafikorik ez dugu eta ezin dizuegu argazkirik erakutsi. Jarraian Udaletxekoek ateratako argazkiak ikus ditzakezue, baina argazkilaria berandu iritsiko zen, nonbait. Izan ere, gure proben argazki bakar bat ere ez dago.

Bukatzeko, Marian andereñoaren semea den Bingen Eruskin garaile suertatu zen Infantil mailan. Berarentzat eta, nola ez, bere amarentzat, gure zorionik beroenak.

bingen

Iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora