resilientziaZailtasunei aurre egiteko garaian, nolako jokabidea duzu?

Bada, aurre egiteko eta gainditzeko gai bazara, eta, gainera, prozesuan aldaketa positiboak eragiteko gai bazara, resilientea zarela esango genuke.

Horrela ez bada, jarraian bost aholku jartzen dizkizugu etsipenean ez erortzeko eta resiliente izateko gaitasuna hobetu dezazun.

1. Ahaleginak bikoiztu

Une zailetan dena eman beharra dago. Goizago jaiki, gehiago irakurri, harreman hobeak izan… Aukerak ez baitira zerutik erortzen. Iraunkortasuna eta soluzioekin zerikusia izan dezaketen guneetatik gertu egotea oso garrantzitsua da. Utzikeriatik aldendu beharra daukagu, izan ere, benetako garrantzia duenaren gainean ez gauden egun bakoitzean, soluziotik urrun egongo gara eta.

2. Serendipia erabili

Planifikazioa ahaztu gabe, baina, modu berean, ez dugu ahaztu behar esparru ezezagunetan ere aukerak topa ditzakegula. Aurreikusitako gidoia hausteko aukera eman behar diogu geure buruari eta “kontraprogramazioa” egingo diogu gure buruari: gure “arazoarekin” zerikusirik ez duten gaiak irakurriz, gurekin inongo harremanik ez duten pertsonekin hitz eginez…

3. Biktimismotik alde egin

“Ezin dut”, “saiakerak ez du ezertarako balioko”, “ez dut ezer lortuko”, “egoera ez da oso ona”… bezalako esaldiek ez digute uzten erabaki garrantzitsuak hartzen edo ekintza arriskutsuak burutzen. Biktimismoarekin ahuleziak eta arriskuak puzten ditugu gure indarguneak eta aukerak gutxietsiz. Txiki-txikitatik ohitu gara gure porrotak justifikatzen (“irakasleak mania dit”) eta oso zaila da atzean uztea.

4. Oztopoak gainditu

Zailtasun bat dugunean: arazotzat hartzen dugu?… edo erronkatzat hartzen dugu? Prozesu hau ez dugu modu konszientean egiten, baina arazoen ordez, erronkak badira topatzen ditugunak, pasioa izango da erabiliko dugun tresna erronkari ekiteko.

5. Esperimentatu

“Ez dut hutsik egin. Bakarrik, funtzionatzen ez duten milaka aukera aurkitu ditut.”

Ez zigortu zure hutsegiteak, nahikoa da! Bada garaia gure porrotak saritzeko eta erdipurdiko arrakastak birplanteatzeko. Benetako anbizioak ditugu edo oinarrizkoarekin konformatzen gara? Zerbait interesgarria lortu nahi badugu, ekitea da bide bakarra; probatu, akatsak egin, ikasi, hobetu, esperimentatu… etengabe.

Iturria: Poclu