Irakurzaletasuna sustatzeko dekalogoa gurasoentzat

Atala: Albisteak/Hezkuntza Egilea:

benat7

Seme-alaben irakurzaletasun falta guraso askoren kezka bilakatu da eta, behin baino gehiagotan, noraezean aritzen dira irtenbideak bilatu nahian.

Aitortu beharra dago, irakasleen aholku bila joaten direnean, kasu gehienetan, laguntza eskasa jasotzen dutela. Izan ere, irakasle gehienok ere, gai horrekin kezkatuta, era guztietako ahaleginak egiten ditugu, baina irizpide garbi bat izan gabe. Egoera horri, gaur egun, umeek esku-eskura dituzten “tentazioak” gehitzen baditugu eta irakurketak umeen garapenerako duen garrantzia aintzat hartzen badugu, ulertzekoa da hezitzaileon kezka.

Bada, gaur bertan, nire informazio iturriak irakurtzen ari nintzela, zeregin horretan ipar garbi bat izaten lagunduko digun gida hau topatu dut eta zuen esku jarri nahi izan dut. Gida deskargatzeko, klikatu ondorengo estekan:

Leer te da más. Guía para padres (PDF 13,7 MB)

Gida horretan, honako hau topa dezakezue:

  • Dekalogo bat gurasoentzat
  • Dekalogo bat ikasleentzat
  • Galdera-erantzunak
  • Etxean burutzeko gomendatutako jarduerak

Nolanahi ere, mezu honen helburua gurasoak direnez, bertan aipatzen den dekalogoa jarriko dizuegu hemen:

  1. Eredu izan: helduok eredu bat gara umeentzat. Irakur dezagun eta goza dezagun irakurketarekin umeen aurrean.
  2. Entzun: umeen galderetan ikasten jarraitzeko bidea dago. Euren zalantzen aurrean adi egon.
  3. Partekatu: irakurzaletasuna elkarrekin irakurriz kutsatzen da. Ipuinak irakur ditzagun, ipuinak konta ditzagun.
  4. Proposatu, ez inposatu: hobe iradokitzea inposatzea baino. Ez dezagun irakurketa derrigortasun bat bihurtu.
  5. Lagundu: adin guztietan behar da familiaren laguntza. Ez ditzagun bakarrik utzi irakurtzen ikasi dutenean.
  6. Iraunkorrak izan: Egunero tarte bat gorde irakurketarako. Irakurketarako aproposak diren une lasaiak bilatu.
  7. Errespetatu: irakurleak hautatzeko eskubidea du. Bere nahaiak ezagutu eta eboluzioa jarraitu.
  8. Aholkua eskatu: ikastolan, liburutegian… laguntza topa dezakezu. Bisitatu.
  9. Animatu: edozein egoerak irakurketara iristeko aukera eman diezaguke. Utz ditzagun liburu interesgarriak umeen eskura.
  10. Antolatu: antolaketa faltak irakurketa oztopa dezake. Lagundu diezaiegun euren denbra antolatzen, euren liburutegia…

3 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora