Abiaduraren kontzeptua lantzeko aplikazioa

Atala: Interesgarria/Lanean Egilea:

Gure Hezkuntza Sisteman, adin bakoitzean jorratzen diren edukiak ezartzeko irizpideak aspalditik zaharkituak gelditu dira. Adibidez, zein da teknologia bezalako gai bat Lehen Hezkuntza osoan ez sartzeko erabili den irizpidea?

Bada, Teknologiarekin gertatzen den bezala, abiaduraren kontzeptuaren inguruan ez da inongo lanketarik proposatzen DBHn sartzen garen arte. Zergatik? Akaso LHko ikasleak ez gara kotxean edo beste ibilgailuetan ibiltzen? Gure eguneroko bizitzan arrotza al da kilometro orduko bezalako terminoak entzutea? Ez, ezta?

Bada, horrekin amaitzeko, eta gelan abiaduraren kontzeptua atera zenean erakutsitako jakin-mina asetzeko, zuen neurrira eginda dagoen eta sarean topatu dugun baliabide hau zuekin partekatu nahi dugu. Bertan, kontzeptuak zuenganatzeko aukera izateaz gain, erronkak gainditzeko ariketak ere topatuko dituzue, besteak beste.

Proba egin eta ea Hezkuntzako arduradunei erakusten diegun gu ez garela “Yupiren munduan” bizi.

[swfobject]https://dl.dropbox.com/u/44162055/lecciones/problemoviles2.swf,650,500[/swfobject]

Pantaila osoan ikusi

3 Iruzkin

  1. Arrazoi osoa daukazue. Seguruenik fisika eta teknologia dira Lehen Hezkuntzan gutxien lantzen diren jakintzagaiak. Eta gauza bitxia da hori horrela izatea, gure gizartean fisikaren ekarpenak eta hauen aplikazio teknologikoek duten garrantzia nolakoa den ikusita.

    Primerako materiala goran ipini duzuena. Ea zuen ikasleak animazioarekin praktikatzera animatzen diren.!

    Dena den, animazioarekin praktikatzea baino aukera hobeagoa proposatzen dizuet, egun hauetan patioan margotu duzuen zirkuitua erabiltzea, alegia. Ziur nago etxean zuetako batek baino gehiagok izango duela kotxe telegidatu bat. Eraman ikastolara eta eman itzazue buelta batzuk kotxe hauekin zuen zirkuituan. Praktika pixka bat hartzen duzuenean, neurriak hartzen has zaitezkete. Pistaren luzera neurtu eta bitarteko neurriak markatu (F1eko lasterketetan “sektore” bezala ezagutzen direnak). Taldekide batek denborak neurtu ditzala; buelta osoa emateko behar dena baina baita ere bitarteko sektoreak egiteko behar izan dutena. Datuak txukun-txukun taula batean biltzen badituzue, ibilitako distantziak denboraren arabera adierazteko grafikoa eraiki dezakezue. Kotxe desberdinekin errepikatu ariketa hori eta gero grafikoak alderatu. Ea horietatik zer ondorio ateratzen dituzuen!

  2. Mila esker Jolaus!

    Kotxeen ideia bikaina da. Aurreko egunean kotxeak ekarri genituen, baina pilak agortuta zeuden eta ibili gabe geratu ginen. Hurrengoan, kotxeak behar bezala eramango ditugu eta proposatutako ariketak egiten jarriko gara. Ondo pasatzeaz gain, gauza asko ikasiko ditugu.

    Ziur DBHra iristean, gai hori ez zaigula arrotz egingo.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Interesgarria

Zer da irakasle on bat?

Bada, luze hitz egin genezake honen inguruan, baina bideo hau ikusita, garbi

Lego Build with Chrome

Google Chromek eta LEGOk, “Build With Chrome” sortu dute. Bertan, ondorengo hiru

Biderketak lantzeko jokoa

Biderketa taulak ikasten ari bazara edo ikasita badituzu, baina berrikusteko premia ikusten

The show

Ingeleseko saioetan Ximonen laguntzaz prestaturiko show eder batekin ikasturteari amaiera ezin hobea
Igo Gora