Gure ikasturte hauetan gai honek inongo presentziarik ez duen arren, zuek erakutsi duzuen interesa dela eta, bideo polit hau jartzea erabaki dugu azalpen labur batzuekin hobeto uler dezazuen.

Bideo hau plastilinaz eginiko animazio bat da (iaz egin genituenak bezalakoa). Animazioak gure planetak dituen 4.500 milioi urte horiek 24 orduko ordulari batean jasotzen ditu.

Denbora horren guztiaren erdia baino gehiago aspergarria da ez baita ia ezer gertatzen. Baina 13:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, lehen zelulek beste zelula batzuk jaten hasten direnean, izugarrizko aldaketak ematen hasten dira. Gure kalkuluak zuzenak badira, dinosauroak, aipatutako 24 orduko ordulari horretan, gaueko 23:39an desagertu ziren.

Irudia jatorrizko neurrian ikusteko, klikatu gainean.

Ordulari horren segundo bakoitzak 52.000 urte inguru direla aintzat hartuta, gizakiok gure planeta honetan dugun historia puff! bat baino ez da. Hutsaren hurrengoa, alegia.

Albistea Microsiervos blogetik hartuta.