Akatsik gabeko berrikuntzarik ez dago

Atala: Albisteak/Lanean Egilea:

Mapa mentala jatorrizko neurrian ikusteko, klikatu gainean.

Aste honetan, buru-belarri aritu gara “Auzolan” izeneko egitasmoa aurrera eraman nahian. Denok oso gustura aritu gara, baina dena ez da atera aurreikusita genuen bezala. Espero ez genituen gauza batzuk aurrera eramateko gai izan gara, beste gauza batzuk bukatu gabe daude oraindik, beste batzuk errazak ziruditen arren, gaizki atera zaizkigu…

Beharbada, zuetako batzuk zapore gazi-gozoa izango duzue eta zalantza bat baino gehiagorekin geldituko zineten. Bada, irakaleok, idatzi honen bitartez, gure iritzia eman nahiko genuke.

Lehenik eta behin, gure zorionik beroenak eman nahi dizkizuegu egun hauetan erakutsi duzuen jarrerarengatik eta ilusioarengatik. Guztiontzat errazagoa baita edozein motako lanei jarrera baikor horrekin ekitea.

Gure xedea, ikastola hobetzea zen eta, neurri batean, lortu dugulakoan gaude. Hala ere, normala den bezala, hamaika gauza identifikatu dugu hobetzeko. Horregatik gaizki sentitu behar al dugu? Gure ustez, ez. Alderantziz, harro sentitzeko arrazoi asko dugu.

Auzolanean aritzeak ematen dituen abantailaz eta zailtasunaz (adostasunaren beharra, interes ezberdinak, izaera ezberdinak…) jabetu gara, ikastolako partaide aktiboak sentitu gara eta, borondatea izanez gero, ikastola hobetzeko ahalmena dugula ikusi dugu (guk nahi dugun ikastola lortzeko aukera dugula ikusi dugu, ahalduntzearen adibide garbia izan da), buruan ditugun ametsak egia bihurtzeko lan handia egin behar dela ere bizi izan dugu (oinak lurrean izan behar ditugula ikasi dugu), gauzak gutxieneko planifikazio batekin egiten ez badira, okertzeko aukera ugari dagoela ere egiaztatu dugu (ongi planifikatutakoekin ere gertatzen da)… Alegia, eguneroko bizitzan burutzen ditugun jardueretan guztioi gertatzen zaizkigun gauzak (onak eta txarrak) gertatu zaizkigu eta hori liburuekin lortzen ez den ikaskuntza garrantzitsua da.

Guk, ondorengo esaldia maiz esaten dizuegu: “Gaizki egitea ez dago gaizki” akatsetatik asko ikasten dela sinesten dugulako eta aurrerapausoak emateko edo berrikuntzak ezartzeko, okerrak arrakastak baino ohikoagoak direlako.

Hori dela eta, pozik gaude guztion artean lortu dugunarekin eta gelditzen zaiguna bukatzeko, konpromio irmoa erakutsi nahi dugu. Horretarako, behar izanez gero, orduz kanpo aritzeko inongo arazorik ez da izango.

Ideia-jasaren ondoren prestatu genuen mapa mentala jarri dizuegu, zenbat gauza genituen egiteko gogora ditzazuen eta, dagoeneko, zenbat bukatu ditugun egiazta dezazuen. Ikusiko duzuen bezala, eginikoa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta pozik egoteko arrazoi asko dugu. ZORIONAK!!!

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora