Irakasle izaten ikasten

Atala: Albisteak/Hezkuntza Egilea:

Gaur, ikastolako web orrian, gurekin dauden parktiketako ikasleei eginiko elkarrizketa bat argitaratu dute. Eta, behin baino gehiagotan, gure inguruko aipamenak egiten dituztenez, bertan argitaratutakoa hona ekartzea erabaki dugu.

Urtero, irakasle izateko ikasketak egiten ari diren ikasleak datoz gure ikastolara euren praktikak burutzera eta, oro har, oso gustura gelditzen gara ikastolara ekartzen duten ilusioarekin, freskotasunarekin eta, nola ez, eskaintzen diguten laguntzarekin. Ehundaka ikasle pasa dira gure ikastolatik praktikak egiten, baina gure ikastolaz duten perzepzioa, hezkuntzaren inguruan duten ikuspegia… zer dakigu? Oso gutxi, egia esan.

Hori dela eta, une honetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailan praktikak egiten ari diren Iñigo Sevillari, Ainhoa Bosqueri eta 6. mailan ari den Ioritz Alvarezi elkarrizketa bat egin diegu, baita bideoan grabatu ere.

Elkarrizketa oso mamitsua izan da eta gure errealitatea beste ikuspuntu batetik ezagutzeko baliagarria dela iruditzen zaigu. Ea zer iruditzen zaizuen.

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora