Joxemi Telleriaren hitzaldi bikaina

Atala: Albisteak/Hezkuntza Egilea:


Lehen hiruhilabete honetan, “Orian barrena” izeneko egitasmoa burutzen ari gara eta, noski, uraren gaiak egundoko garrantzia hartzen du gure zereginetan.

Esan genizuen bezala, asteartean Arriarango urtegia eta araztegia bisitatzen izan ginen. Eguraldia oso ongi portatu ez bazen ere, oso irteera interesgarria suertatu zitzaigun eta ikastolan landutakoa bertatik bertara ikusteko aukera izateak, asko lagundu zigun ideia garrantzitsuenak hobeto barneratzen.

Bada, hori gutxi balitz, gure Mikel Telleriaren aita den Joxemi Telleria ikastolara ekarri genuen ostegunean hitzaldi bat ematera. Gipuzkoako Ur Kontsortzioan lan egiten du eta aditua da gai hauetan.

Oso hitzaldi interesgarria eskaini zigun eta gelditzen zitzaizkigun zalantza asko argitzeko oso ona izan zen. Gainera, zenbait momentuetan, pazientzia handia izan zuen guk ateratzen genuen zaratarekin eta oso jator aritu zen. Bukaeran, guztioi oparitxo bana eman ondoren, gurekin erabilitako aurkezpena ere utzi zigun hemen argitaratzeko.

Hitzaldia bideoan grabatu genuenez eta argazki batzuk atera genituenez, hortxe dituzue biak zuek ere ikas dezazuen.

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora