Arriarango urtegian eta araztegian izan ginen

Atala: Albisteak Egilea:

Duela oso gutxi arte, ura iturritik ateratzen zela eta gure beharrak asetzeko eskura genuen zerbait zela besterik ez genekien. Baina ikastolan egiten ari garen lanari esker eta atzo Arriarango urtegira eta araztegira eginiko bisitari esker, gure etxeetara iristen den uraren atzean gauza eta lan asko dagoela ikusi eta ikasi dugu.

Goizean goiz autobusa Majorin hartu eta arduradunek zerrenda pasatu ondoren, Beasaingo Arriaran auzorantz abiatu ginen. Bertan, bi arduradun zeuden gure zain. Bi taldeetan banatu ginen eta talde bakoitza bere arduradunarekin joan zen. Ah, Google Team eta Jakintza City taldeko kideok argazkiak atera eta bideo grabazioak egiteko ardura genuenez, hantxe ibili ginen erreportari bikainen gisan. Mezu honen bukaera ikusiko duzue gure lana.

Bisitaren lehen gelan (Nestor Basterretxeak eginiko eskultura baten barruan zegoen) sartu ginenean, arduradunak urtegiaren inguruko datu pilo bat eman zigun eta hantxe zegoen kontrol panelaren inguruko xehetasun guztiak eman zizkigun. Handik atera orduko, hormaren “sabelean” sartu ginen eskailera luze bat jaitsiz. Jaitsieraren erdialdean, horma zuzen ote dagoen eta mugitzen den edo ez jakiteko jarrita duten sistema erakutsi ziguten. Azkenik, hormatik irten baino lehenago, hodi edo tuberien gelara joan ginen. Hantxe “emari ekologikoa” bezalako ideiak jaso genituen eta horrelako urtegi batek duen konplexutasunaz jabetu ginen.

Horma erraldoi hartatik ateratzean, eguzkiak ongi-etorria eman zigun arren, gutxi iraun zuen eta araztegira joateko autobusean sartu ginenerako, berriro euria hasi zuen.

Araztegian ura edangarri bihurtzen dute eta Goierriko herri guztietara banaketa egiten dute. Pentsa dezakezuenez, lan hori ez da erraz azaltzen den horietako bat, baina saiatuko gara ahalik eta ondoen azaltzen.

Begira, urtegitik datorren urak lokatza, metalak, hondar begetalak, mikrobioak… dituenez, hori guztia kendu behar da. Hasteko, Ozono izeneko gas batekin ur eta zabor partikulak banatu edo askatu egiten dira. Behin partikula horiek askatu eta gero, bi produktu kimiko botatzen dituzte partikula horiek elkartzeko eta elkarren artean “itsatsita” gelditzeko. Honela, partikula handiagoak egiten dira eta pisu handiagoa hartzen dutenez, dekantazio putzuan hondoratu egiten dira, garbiago dagoen ura goialdean geldituz. Hori dena pasatu eta gero, ura nahiko garbi dagoela pentsa dezakegu, eta horrela da, baina ez da nahikoa edangarri bihurtzeko. Horregatik, hortik iragazki erraldoi batzuetara pasatzen da. Baina ez pentsa etxeko irazkia bezalako denik, hondarrez eginikoak dira eta metro bateko geruza bat dute. Bertatik pasatzen den ura oso garbi gelditzen da eta azken fasean sartuko da. Fase horretan, kloroa botako zaio mikrobioak kentzeko. Horrekin nahikoa litzateke ura edangarria bihurtzeko, baina agintariek biztanleon hortzak zaintzeko Fluor izeneko produktu bat botatzea eskatzen dutenez, hori ere botatzen zaio urari.

Orain ura garbi eta prest dagoenean, hantxe duten depositu erraldoi batera (lur azpian dago) pasatzen da eta handik herri bakoitzak duen depositura doa. Herri bakoitzak behar duen ur kopurua bidaltzen dute eta gero, herriko deposito horietatik gure etxeetara doa horrenbeste behar dugun ur hori.

Zer iruditu zaizue? Itzela, ezta? Orain hobeto ulertzen dugu urari zergatik esaten zaion “altxor preziatua”.

Tira, bukatzeko, atzo atera genituen bideo eta argazkiekin uzten zaituztegu. Hurrenarte!!!

Tags:

3 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora