Gu 4.B mailako ikasleak gara. Hemen aste honetan egin ditugun zenbait ekintza adieraziko dizkizuegu.

Astelehenean pistinara joan ginen. Atsedena eta gero,proiektuan aritu ginen lanean. Orian barrena bidaia egin ahal izateko dieta orekatua prestatu genuen. Asteartean Delikatuzera joan ginen eta bertan joko bat egin genuen eta bideo bat ikusi genuen. Delikatuzera gure eskualdea, hau da Goierri, hobeto ezagutzera joan ginen.Badakigu 2 parke natural dituela gure eskualdeak, Aitzgorri eta Aralar 18 herriz osatuta dagoela.

Egunero egiten dugun beste ekintza bat tenperatura eta prezipitazioak neurtzearena da, horrela lau aste pasatzen direnean klimograma osatu ahal izango dugu.Ea euri pixka bat egiten duen bestela ez dugu prezipitazioekin grafikorik osatzerik izango.

Astea bukatzeko, Orian barrenan aurkitu dugun zuhaitz baten fitxa egin degu, haltzarena. Baita honen izeneko abesti bat abestu eta ausartenak eta trebeenak txirulaz jo dute.

Beno ba, hau da guztia hurrengoan gauza gehiagorekin etorriko gara.