Stopmotion pelikulak

Atala: Albisteak Egilea:

Pelikulak egin eta gero, zuen ahotsak grabatzeko zain geundelarik, disko gogorra izorratu eta ez zen gehiago piztu. Era guztietako ahaleginak egin genituen arren, ez genuen berriro martxan jartzea lortu.

Bada, begira zer den tarte bat izatea. Aparatua desmuntatu eta barruko piezak arakatu eta gero, konexio bat gaizki zegoela ikusi dugu. Hori konpondu eta… tatxaaaan!!! Berpiztu egin da. Eta, noski, barruan zegoen guztia berreskuratzeko aukera izango dugu. Hori bai, horretarako pazientzia behar-beharrezkoa izango da.

Momentuz, zuek eginiko stopmotion pelikulak berreskuratu eta zuen ahotsak ez ditugunez, musika bat ipini diegu eta kito!

Zuek orain gozatu zuen sormenak eman zuenarekin. Baietz orain horrelako bat egiten hasiz gero, askoz hobeto egingo genukeela? Bada, hurrengo ikasturtean izango dugu horretarako betarik.

2 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora