Ordiziako nire txoko kuttuna Zaharren Egoitzako putzua da. Zaharren egoitzara Garagartza plazatik goraka joanda dagoen aldapa handi bat igota iristen da.

Putzua harrizkoa da eta bere barruan arrainak eta harriak daude. Arrainak harrapatzen ibiltzen gara lagunak eta ez da jende asko joaten, bakarrik Zaharren Egoitzara bisitan joaten direnak. Oso leku lasaia da eta bertatik ia Ordizia guztia ikusten da.

Leku polita benetan!