Parke hau Ordizian dago CAF lantegiaren atzean. Hona iristeko Laskaibar auzo aldera joan behar da Ordizia eta Lazkao elkartzen duen zubi berria pasatu.

Gipuzkoako parkerik ederrena da. Han nire lagun asko ibiltzen dira. Bertan bizikletan, patinetan, patinetean eta sky-tan ibiltzen gara ni eta nire lagunak.

Parke hau orain dela urte bete inguru egin dute eta inguruko herrietako jendea ere etortzen da.

Bertara larunbatetan eta igandetan joaten naiz, astean zehar denborarik ez dudalako.