Asteburuko partiduak

Atala: Albisteak Egilea:

Asteburu honetan, Futboleko partiduak jokatu ditugu eta kronika honetan, argazki bilduma eta bideo pare bat jartzen dizkizuegu nolakoak izan diren ikus dezazuen.

Ezer esaten hasi baino lehen, neskak nahiz mutil guztiak zoriondu nahi ditugu, beste behin, erakutsitako jarrera bikainarengatik. Emaitza gutxieneko dela askotan entzuten dugun arren, beti ez da erraza hori aurrera eramatea, baina gure ikasleek oso ongi erakusten digute jokabide zuzena zein den. Kantxan dena eman eta partidua bukatutakoan, adiskideak eta arerioak zoriondu eta, errugbin gertatzen den bezala, hirugarren denbora atsegin batean murgildu. Zorionak, bada, ikasle guztiei eta, nola ez, taldeen ardura hartu duten gurasoei. BIKAIN!!!

Larunbata www.atoledo.com oso goiz hasi zen eta ikastolako jolastokian 3.A gelako neskak oso fin ibili ziren. Jokaldi polit batzuk ikusteko parada izan genuen eta beste taldeko neskek ahalegin guztiak egin zituzten arren, ezin izan zuten gure neska koadrila mendean hartu.

Jarraian, Majori Kiroldegiko eraikin “berrian” mutilen arteko derbya ospatu zen. A ze giroa! Senide mordoa inguratu zen giro bikaina sortuz eta partidua oso orekatuta suertatu zen. 3.B gelako mutilek irabazi zuten arren, hoberena, partiduaren amaieran iritsi zen. Denak elkarrekin ospatu baitzuten eta lagunarteko argazkiarekin oso garbi utzi ziguten hasieran komentatu duguna.

Hala ere, gertatutako guztia hobeto ezagutzeko, grabatutako bideo eta argazkiak ikustea izango da hoberena. Gozatu!!!

Bideoak

Argazkiak

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora