Hamaika aldiz mintzatu gara gai honetaz, baina gaur goizean 3.A gelan sortu den solasaldiaren ildotik, horra hor aurreko asteko artikulu pare bat:

Neutrinoen miraria kolokan jar dezaketen bi akats topatu dituzte (Berria)

Dos fallos cuestionan el experimento de los neutrinos más rápidos que la luz (El País)

Argazkiaren egilea: Opera-experiment

Beharbada, gaia oso korapilatsua izango da zuentzat eta ez duzue ezer ulertuko, baina “akats” eta “fallo” hitzak aski ezagunak dira guztionzat, ezta? Horretan ari diren munduko zientzialari hoberenetakoek hanka sartzeko ekubidea badute, gu gutxiago al gara?

Bada, gelan esandakoa, gure eguneroko bizitzan akatsak denok egiten ditugu eta normaltasunez hartu beharko genituzke. Kontua da, akats horietatik ikasi egin behar dugula, hobetzeko baliatu eta aurrera egiteko erabili behar ditugula. Akats baten aurrean, ez etsi, ekin lanari eta ezintasunean murgiltzen hasten bazara, laguntza eskatu. Estu eta larri jartzeak ez dizue lagunduko. Beraz, animo eta ekin lanari!

Gogoan izan, lana egiten duenari antzematen zaiola, nahiz eta emaitza zuzena ez lortu, eta guk gehien baloratzen duguna bidean erakutsitako jarrera dela eta ez emaitza.