3. A gelarentzat gaurkoa egun berezia izan da. Bi hilabetez gure artean egon den Gorka Agirre azpeitiar jatorraren praktikak gaur bukatu dira eta agur esan behar izan diogu elkarri.

Gure artean egon den bitartean, Gorkaren jarrera eta prestutasuna eskertzekoa eta estimatzekoa izan da. Guztiongatik egin duen guztia ahaztezina izango da. Beti pozik eta alai, beti laguntzeko prest, ulertzen ez genituen gauzak pazientzia guztiarekin behin eta berriz azaltzeko prest… a ze gustura egon garen zurekin eta zenbat gogoratuko garen.

Guztion izenean, etorkizun oparoa opa nahi dizugu eta ea irakasle ikasketak bukatzen dituzunean, Jakintza Ikastolara bueltan etortzen zaren. Gora Gorka eta gora Erreala!!!

Horra hor, gur goizean grabatutako bideoa eta argazki sorta.