Aspaldi honetan, proiektu eta ekimen askotan murgilduta gabiltza eta ongi pasatzen dugun arren, inork ezingo digu esan lana egiten ez dugunik.

3.A gelan “bikoteka irakurtzen” proiektuarekin ari ginen bitartean, 3.B gelan “Matematika dialogikoa” burutzen ari ginen. Biak ala biak oso interesgarriak eta, orain arte, oso balorazio positiboa izaten ari direnak. Eta hori frogatzeko, gaur bertan bideo pare bat grabatu dugu zuei erakusteko. Ea zer diozuen.