Updates from Otsaila, 2012 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • irakasleak 16:31 on 2012/02/24 Permalink | Reply
    Tags: agurra, gorka   

    Gero arte Gorka! 

    3. A gelarentzat gaurkoa egun berezia izan da. Bi hilabetez gure artean egon den Gorka Agirre azpeitiar jatorraren praktikak gaur bukatu dira eta agur esan behar izan diogu elkarri.

    Gure artean egon den bitartean, Gorkaren jarrera eta prestutasuna eskertzekoa eta estimatzekoa izan da. Guztiongatik egin duen guztia ahaztezina izango da. Beti pozik eta alai, beti laguntzeko prest, ulertzen ez genituen gauzak pazientzia guztiarekin behin eta berriz azaltzeko prest… a ze gustura egon garen zurekin eta zenbat gogoratuko garen.

    Guztion izenean, etorkizun oparoa opa nahi dizugu eta ea irakasle ikasketak bukatzen dituzunean, Jakintza Ikastolara bueltan etortzen zaren. Gora Gorka eta gora Erreala!!!

    Horra hor, gur goizean grabatutako bideoa eta argazki sorta.

     
  • irakasleak 19:21 on 2012/02/20 Permalink | Reply
    Tags: , lh3   

    Gure bideoa eta argazkiak 

    Ostiralean grabatutako bideo zatiekin eta argazkiekin, ondorengoa osatu dugu zuen gozamenerako.

    [galleryview id=1 showPanels=false showCaptions=false showFilmstrip=false navTheme=light startFrame=1 pauseOnHover=false]

     
  • irakasleak 20:38 on 2012/02/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    Inauteriak 

    Gure ikastolak antolatzen dituen inauterietako irudiak eta bideoak, honezkero, ikusita izango dituzue. Guk, badaezpada ere, berriro hemen jartzen dizkizuegu, baina Azpeitialdean ikusi dugun irudi bitxiak atenzioa eman digu eta erakutsi nahi dizuegu. Ea zer deritzozuen honi:

    Bideoa

    Argazkiak

     
  • irakasleak 22:56 on 2012/02/16 Permalink | Reply
    Tags: castellano, oral   

    Hablando en castellano 

    Aunque haya gente que piense que lo hacemos fatal y aunque puede que no les falte razón, a nosotr@s nos parece que estamos mejorando bastante y que poco a poco nos vamos soltando y vamos perdiendo el miedo a hablar en castellano. No olvidéis que este año es el primero que usamos el castellano y, para nosotr@s es muy difícil.

    Hoy, siguiendo con el trabajo que estamos realizando en esta unidad, nos ha tocado hablar en público en castellano. Al principio, nos han pedido que hablemos sobre el consumo de papel, pero como era bastante difícil, hemos cambiado y luego cada uno ha elegido el tema sobre el que quería hablar.

    Aunque nos de un poco de vergüenza enseñaros esto, ahí van las imágenes de esta mañana. Perdonad por el sonido, pero es que no sabemos estar quietos y callados mientras hablan los demás. Ya iremos mejorando en eso también.

     
  • irakasleak 08:13 on 2012/02/16 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    Langile amorratuak 

    Aspaldi honetan, proiektu eta ekimen askotan murgilduta gabiltza eta ongi pasatzen dugun arren, inork ezingo digu esan lana egiten ez dugunik.

    3.A gelan “bikoteka irakurtzen” proiektuarekin ari ginen bitartean, 3.B gelan “Matematika dialogikoa” burutzen ari ginen. Biak ala biak oso interesgarriak eta, orain arte, oso balorazio postiboa izaten ari direnak. Eta hori frogatzeko, gaur bertan bideo pare bat grabatu dugu zuei erakusteko. Ea zer diozuen.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel