Gaur, 3.A gelan (3. B gelan, aurki) berrikuntza bat sartu da. Izan ere, arratsaldeX izeneko ekimena abian jarri baitugu.

Zer da arratsaldeX?

Bada, pertsonen motibazioan oinarritzen den egitasmo bat besterik ez da. Gisa honetako ekimenak ez dira berriak, baina enpresa handietan (Google eta 3M, adibidez) izan duen arrakasta dela eta irakaskuntzako ausart batzuk esperimentatu nahi dugu.

Jarraian doazen bideoetan, lan munduan dirua ez dela motorra, garbi ikusten den bezala, irakaskuntzan emaitza akademikoak ezin dira izan gure jardunaren motor bakarra. Oso garbi dago motibaziorik gabe ikaskuntzarik ez dagoela.

Printzipio horretan oinarrituta, ikasleek gustukoa duten gai bat har dezakete lantzeko eta gehiago trebatzeko. Lan hori nahi duten bezala burutu dezaketen arren, oso garbi adierazi behar dute zer den ikasi nahi dutena eta zertan trebatu nahi duten, iparra ez galtzeko. Modu berean, oso garbi dago saio hauetan egingo duten lana eta lortuko duten emaitza ez dela ebaluagarria izango. Ikasi egin nahi dugu ikastearen plazerra sentitzearren eta ez ebaluazio batean emaitza hobe bat lortzearren.

Gure gelako ikasleek, dagoeneko gai ezberdinak aukeratu dituzte (argazkilaritza, margoketa, balleta, bideogintza, sukaldaritza eta experimentu zientifikoak) eta dokumentazio fasearekin hasi dira. Gaur ohartu dira, gustuko dituzten gai horien atzean zenbat lan dagoen, zenbat informazioa dagoen, behar den informazioa aukeratzea eta aurkitzea lan zaila dela… Hala ere, badakizue, “Gustuko lanean, aldaparik ez

Momentuz, hilero arratsalde bat izango dugu hori egiteko, baina dinamika on bat sortuz gero, saio kopurua handitzeko bat ere beldurrik ez daukagu. Ikasle konpetenteagoak eta zoriontsuagoak lortzeko, ez al du merezi?

Guk, behintzat, nahiago dugu horrelako ekimenekin hanka sartu, bideoan ikusten den metologiarekin sartzea baino.