Gaur egun, Interneten, era guztietako baliabideak topa ditzakegu egin nahi dugun ia guztia online egiteko. Hau da, ordenagailuan ezer instalatu gabe eta Interneteko konexio batekin bakarrik, bururatzen zaigun guztia egiteko ahalmena izango dugu.

Horretarako, noski, helbideak ezagutu beharko ditugu eta, horretan laguntzeko gu hementxe izango gaituzue.

Gaur, marrazkiak online egiteko baliabide bat aurkeztu nahi dizuegu. Ia zure imajinazioak pentsa dezakeen guztia egiten uzten duenez, ez daukazue aitzakiarik zuen marrazkiak guri bidaltzeko. Jasotzen ditugunak, hemen argitaratzen joango gara.

Toki hori probatzen hasteko (Devianart izena du), beheko irudian klik egin. Hori bai, irudian ikusten duzuena da, aspertuta nenbilen egun batean di-da batean atera zizaidana. Badakit zuek politagoak egingo dituzuela, baina zerbaitekin hasi beharra zegoen, ezta?