Jakintzaren tailerra

Atala: Albisteak Egilea:

Kaixo lagunok!!!

Gune hau martxan jarri genuenetik, sarean lan egiteko aukera ezberdinak martxan jarri nahi izan dizkizuegu.

Martxan jarriko ditugun aukera guztietatik, gaurkoa, errazena izango da zuentzat. Izan ere, sarean topatu ditugun jarduera mota ezberdinak bildu eta gune batean jarri dizkizuegu, nahi duzuenean horietan aritzeko.

Jarduera horien helburua ez da gauza berriak eta modu berritzailean ikastea, aitzitik, mekanikoagoak eta errepikapena eskatzen duten jardueretan trebatzea izango litzateke tailer honen helburu bakarra.

Esaterako, biderketa taulak errepasatzeko ariketak topa ditzakezue, eragiketak errepasatzeko, kalkuluan trebatzeko, hiztegia lantzeko…

Tira, egokiena, oraindik osatu gabe dagoen gunea bisitatzea, ezta? Horra hor esteka parea:

Hizkuntzarekin zerikusia duten jarduerak
Matematikekin zerikusia duten jarduerak

Proba itzazue eta esango diguzue.

Arazoren bat izanez gero, iruzkin eremuan idatzi eta saiatuko gara ahalik eta azkarren laguntzen.

2 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora