Gora Euskararen Eguna!

Atala: Albisteak Egilea:

Gaur, Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen dugu, baina larunbata izanik, ikastolan atzo ospatu genuen.

Eguna hasteko, pregoia entzun genuen (oso baxua entzuten bazen ere) eta, jarraian, hieroglifikoak eta SMSak deszifratzera ekin genion. Bide batez, Argitxo Gaztea lehiaketaren bozketa egin ahal izan genuen. Oraindik nork irabazi duen ez dakigun arren, oso marrazki politak ikusi ahal izan genituen. Tartean, gureak, noski.

Atsedenaren ondoren, mosaiko erraldoia egin behar genuen, baina eguraldiak ez zigun lagundu nahi eta ekintza bertan behera utzi behar izan genuen. Astean zehar hartutako lan izugarriak beste sari bat merezi zuen, baina eguraldiak horrelakoak egiten dizkigu maiz. Ea beste egun batean egiterik daukagun.

Arratsaldez, Majori Kiroldegian dantza emanaldia eskaini genuen. Soinketako bi saiotan ikasitakoa praktikara eramateko unea zen. Saiatu, saiatu ginen. Hori bai, aitortu behar dugu entsegu batzuk falta zitzaizkigula guk erakutsi nahi genuena behar bezala erakusteko. Hala ere, pozik gelditu ginen egindakoarekin. Irakasleek esaten duten bezala, saiatzen denari lortutakoarengatik zoriontzea besterik ez da gelditzen.

Jarraian, egunean zehar grabatutako bideo eta argazki bildumak. Gozatu!

Bideoa

Argazkiak

Tags:

Utzi erantzuna

Zure posta ez da argitaratuko

*

Azkenak atal honetan: Albisteak

Osasun ohiturak indartuz

Giza gorputza eta osasuna ardatz dituen proiektuaren lanketaren barnean, Aitziber Barandiaran, mailako

Lehen sorospenak erakusten

Oraingo honetan 4.C gelako ikasleek irakasle edo monitore papera hartu dute. Oporretara

Karaokea

Gaur arratsaldean primeran pasa dugu gure Karaokean abesten eta dantza egiten. Ez

A gelakoak Plastikan

Asteazkenean, 4A gelan sartu ginen Plastikako saio batean eta bertan hartutako irudiekin
Igo Gora